X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Ibaizabalen liburuak BERBARO IRAKURGIDA 2019an

Noiz argitaratua 2019/12/16

Pasa den abenduaren 16an, Berbaro Irakurgida 2019 gida argitaratu zuen Berbaro elkarteak. Gida honek argitaletxeek 2019an euskaraz argitaratutako izenburuak jasotzen ditu, baita 2018an argitaratutako liburu gomendagarrienen zerrenda bat ere.
 
Gomendatutako liburuen zerrendan aurkituko dituzu, besteak beste, Ibaizabalen liburu hauek:
 
- 2 urtetik aurrerako irakurleentzat: “Urtaroen erritmoan dantzan!”, “Igel aho-handia”, “Pixontziaren kontzertua”, “Agur txupeteari!”, “Otso txiki gose da”, “Hitz atseginak” eta “Pixontzian”.
 
- 4 urtetik aurrerako irakurleentzat: “Untxino galduta? Bai zera!”, “Nork itzali ditu nire kandelak?”, “Katagorri kaskagogorrak”, “Koala ahaltsua”, “Ai, krokodiloak”, “Hipopo ipurtandia”, “Katalinen liburu handia”, “Emilek igeltsua nahi du”, eta “Dragoi aita-semeak”.
 
- 6 urtetik aurrerako irakurleentzat: “Rapunzel”, “Buruz auzoan” eta “Samuel eta gau amaiezina”.
 
- 8 urtetik aurrerako irakurleentzat: “Gauza misteriotsua”, “Amona Vladimiraren urrezko hortza”, “Vlad, munduko banpirotxo baldarrena”, “Transilvaniako bisita” eta “Korri, Kuru, korri!”.
 
- 10 urtetik aurrerako irakurleentzat: “Martetarrak datoz!”.
 
- 12 urtetik aurrerako irakurleentzat: “Enolaren sekretua”.
 
- 14 urtetik aurrerako irakurleentzat: “Ez naiz isilduko!” eta “Isiltasun harrapariak”.

Honekin zerikusia duten dokumentuak