- Ezagutu gaitzazu
- Liburuak
- Ikasmaterial elkarreragilea
- Gomendatzen dizuguna
- Irakasleen gunea
- Idazleekin topaketak
- Irakurriz Bizi! proiektua
- ta-tum LITERATURA
- HASIERA
- Irakurriz Bizi
Irakurriz Bizi

Idazleekin topaketak: irakurzaletasuna bultzatzen
Informazio gehiagorik nahi?
-
Hainbat proposamen ikasturte honetarako
-
2022-2023 ikasturtean idazleen aukera landua daukagu. Idazle guztiek jardunbide profesional bikaina dute Haur eta Gazte Literaturan eta esperientzia ugaria dute irakurle gazteekin elkartzen. Horra hor idazleok:- Aitor Arana- Antton Irusta- Antton Kazabon- Iñaki Friera- Iñaki Zubeldia- Joxemari Iturralde- Maribel Aiertza- Nahikari Gabilondo- Migel Anjel Mintegi- Patxi Zubizarreta- Xabier Olaso
Horri buruz gehiago jakin nahi baduzue, idatzi helbide elektroniko honetara: info@ibaizabal.biz.
-
-
Zertarako dira “Idazleekin Topaketak” direlakoak?
-
Ibaizabalen bildutakook ikastetxeetan egin ohi dugun jardueretako bat dira idazleekin topaketak. Irakurleengan jakingura sortzen dute topaketa horiek eta bizigarri itzelak dira irakurtzeko zaletasuna sustatzeko. Idazleak ezagutzeko eta irakurritakoaz ditugun iritziak elkarri adierazteko bideak dira.
-
-
Zer dira “Idazleekin Topaketak” direlakoak?
-
Gertaera gogoangarria da idazle batekin elkartzea; hortaz, topaketan parte hartuko duten alderdi guztiei jakinarazi beharko zaie, hala nola, ikasleei, irakasleei, zuzendariari eta gurasoei (izan ere, gurasoak jarduera dinamizatzeko berotzea ekimen egokia da: beraiek liburua irakurtzen edo etxean seme-alabekin bisitaz mintzatzen).
-
-
Nola prestatzen dira topaketak?
-
Topaketa aurretik
Topaketa egingo den tokian gonbidatua, hots, idazlea, hartuko dugu. Garrantzi handikoa da, beraz, tokia aldez aurretik prestatuta izatea: behar izango diren elementuak (aulkiak ikasleentzat, tokia, arbela edo proiektagailua idazlearentzat …) edo apaingarriak (liburuari buruzko irudiak, idazleari buruzko horma-irudiak, idazleari ongi etorria egiteko kartelak …) prest egon beharko dira.Ez dugu ahaztu behar idazlea bere lanaz hitz egiteko etorriko dela ikastetxera: liburu bat sortzeko prozesuaz edo idazlea izateaz, besteak beste. Idazlea ez da ipuin-kontalaria, ezta irakaslea ere; hortaz, liburuari buruzko aurretiazko lana (irakurtzea, gogoeta egitea, informazio biografikoa eta bibliografikoa bilatzea, ikasleen galderen iragazketa) ikastetxean eginda egitea espero da.Hainbat jarduera proposatuko dizuegu, idazlea iritsi aurretik liburua lan dezazuen, esaterako, jarraian adieraziko ditugunak ala zuei burutuko zaizkizuenak:- Gonbidatuaren datu biografikoei eta profesionalei buruzko ikerketa aitzakia ederra izan daiteke ikasgelan talde-lana antolatzeko eta liburuen, Interneten, aldizkarien, egunkarien eta antzekoen bitartez datuak biltzeko.
- Aukeratutako testua irakurtzea, horri buruz mintzatzea,ikasleeigehien gustatu zaiena azpimarratzea eta gutxien gustatu zaiena adieraztea.
- Liburuaren irudiei buruz iritzia ematea eta irudigileari buruzko informazioa bilatzea.
- Irudi horiek kopiatzea edo liburuaren pasarteetan oinarritutako marrazkiak eta beste lan plastiko batzuk egitea, ikasgela, liburutegia edo korridoreak apaintzeko.
- Testuarekin konbinatzen duten musika-konposizioak bilatzea. Beste aukera bat liburuaren pasarte batzuk aukeratzea eta ikasgelan antzeztea izango litzateke.
- Idazlearen eta bere lanaren gaineko ikus-entzunezko dokumenturen bat ikustea.
- Irakurritakoarekin zerikusia duten esperientzia pertsonalak bildu eta idaztea.
- Gonbidatuaren argazki bat oinarri hartuta, ikasleek horren erretratua egitea, nork bere erara.
- Irakurgaiari buruzko galderen zerrenda egitea, gero topaketan zehar idazleari erakusteko.
- Idazleari bere bizitzaz, lanaz eta sortze-prozesuaz egingo zaion elkarrizketa prestatzea.
- Irakasleek txosten bat presta dezakete egindako lan guztiekin, gero gonbidatuari emateko.
- Irakasleak ikasleak motibatzeaz arduratuko dira idazleari galde diezaioten eta berarekin hitz egin dezaten. Ikasle batzuek nahiago izango dute galderak idatziz eramatea, berezkotasunez jokatzea hobesten bada ere.
-
Topaketan zehar
Idazleak nahiz ikastetxeko ordezkariak garaiz iritsi beharko dira beti. Ez da batere egokia idazlea, gure gonbidatua, ikasleen zain egotea.Irakasleek egingo diote harrera idazleari eta topaketaren ezaugarrien berri emango diote: zenbat ikasle egongo den, zein liburu irakurri duten, bisitaren gainean egin duten lana …Irakasle batek aurkeztuko du idazlea entzuleriaren aurrean: idazlearen biografiaren zertzeladak emango ditu, irakurritako liburua aipatuko du eta gonbidatuak gure artean egingo duena gogoraraziko du.Jarduera ordenaz eta isiltasunez egiteaz arduratuko da irakaslea, topaketa errespetuz eta lañotasunez egin dadila.Irakurleek idazle batekin liburu bati buruz gogoeta egitea da topaketaren helburu nagusia. Beraz, gomendatzeko modukoa da topaketan zehar ikasleek nork bere liburua izatea. -
Topaketa eta gero
Topaketa bukatzean, ikasleak idazleari hurreratuko zaizkio, liburuak sina diezazkien.Halaber, ikasleek nahiz irakasleek ez dute ahaztuko idazlea agurtzea eta etortzeagatik eskerrak ematea.Azkenik, nahi izanez gero, irakasleak salmenta-agentearekin topaketaren alde nabarmenenez arituko dira eta kritikak edo iradokizunak egingo dizkiote, hurrengo bisitaldietarako kontuan har ditzan.
-