Ekitaldien agenda

Zure ikasliburuak bost minututan

2022/07/29 Durango (Bizkaia)

Ibaizabalek eta Grupo Edelvivesek argitaletxe guztien liburuak erosteko plataforma jartzen du zure eskura, erosketa azkar, erraz eta seguru egiteko.
 
 
Ibaizabalek eta Grupo Edelvivesek ikasturte berrirako ikasliburuak erosten laguntzen die familiei, argitaletxe guztien eskolako liburuak erosteko plataforma eskura jarriz, erosketa-prozesu arin eta oso erraz baten bidez. Plataforman argitaletxe guztien ikastetxerako liburuak aurkituko dituzu eta, beraz, zure zerrenda osoa leku bakar batean eskatuko duzu.
 
Prozesua azkarra eta erraza da, Edelvivesen sartu eta hiru urrats hauek eman erosteko:
1. Igo zerrenda. Argazki bat egin dezakezu edo zure zerrenda kopiatu eta webgunean itsatsi dezakezu.
2. Orgatxora gehitu.
3. Erosketa bukatu.
 
950.000 liburu baino gehiago bidali dira, 120.000 eskaera baino gehiago kudeatu dira eta 86.000 familiak baino gehiagok Grupo Edelvivesengan konfiantza izan dute.
 
 
Plataforma horretan erosteak beste abantaila batzuk ere baditu:
  • Bidalketa-gastuak doan izango dira penintsulan eta Balearretan egiten diren erosketa guztietarako.
  • Hemen kontsulta ditzakezun ordaintzeko erraztasunak izango dituzu.
  • Zure liburu guztiak zuk adierazitako lekura iritsiko dira.
  • Zure eskaerari buruzko informazioa izango duzu posta elektronikoz, eta zure eremu pribatutik jarraipena egin ahal izango duzu.
  • Formulario honen bidez bezeroarentzako arreta izango duzu, eta lehenbailehen jarriko dira zurekin harremanetan.
 
Erosi zure liburuak orain! Dena da abantaila!