Ekitaldien agenda

Zuk niri irakurri, eta nik zuri. Ibaizabalen ideia, Aitaren Egunerako

2023/03/17 Durango (Bizkaia)

Aitaren Egunean irakurketak partekatzea proposatzen du Ibaizabalek: aitak ipuin bat irakurriko dizu, eta zuk beste bat irakurriko diozu hari. Eta ekin berriro, elkarrekin irakurtzeaz ez baikara inoiz nekatzen.
 
Ba al da modu hoberik Aitaren Eguna ospatzeko, liburuen epeltasunean arratsaldea elkarrekin pasatzea baino? Liburu bat aukeratuko duzu, aitak irakur diezazun, eta gero hark aukeratuko du bat, zuk irakur diezaiozun. Konplizitatez, fantasiaz eta barrez betetako saioa izango da, ziur. Jarraian, hainbat izenburu gomendatzen dizkizu Ibaizabalek, irakurketa egun horretako oparirik onena bilaka dadin.
 
Batetik, Sophie Beer-en Maitasuna eta familia liburuak familia bat osatzeko dauden askotariko aukerak ezagutzera gonbidatzen gaitu. Izenburuak dioen moduan, osagai bakarra da ezinbestekoa: maitasuna. Album ilustratu hau ezin hobea da 3 eta 6 urte arteko haurrak errespetuaren eta tolerantziaren gisako balioak ezagutzen eta barneratzen joan daitezen.
 
Rachel Brightek eta Jim Fieldek istorio zirraragarria eskaintzen digute paradisuko uharte batera joateko, aitaren magala utzi gabe: Gekoak oihartzuna entzun zuenekoaGoldy da protagonista, geko txiki eta harroputz samar bat. Errimadun testua eta espresioz betetako ilustrazioak ditu liburuak, eta adiskidetasunaren eta elkartasunaren aldeko aldarrikapena da, ezin hobea 3 eta 6 urte arteko haurrekin irakurtzeko.
Maite zaitut maite, maittea! liburua, bestetik, etxeko txikienek (0-3 urte) haien emozioak adieraz ditzaten dago pentsatuta. Maitasuna nolakoa den ohartzen joango da sagu txikia, amarekin batera: lehoia bezain indartsua edo arrainak bezain sakona. Liburu bikaina da, hain zuzen ere, horixe esango geniekeen pertsonekin batera irakurtzeko: «Ikaragarri maite zaitut». Alexandra Garibalek idatzitako istorio sinple eta poetikoa du, eta Claudia Bielinskyren ilustrazio koloretsuak.
 
Azkenik, Paper Txoriaken bilduma berdeko Nesken Taldea liburuak beste belaunaldi batzuekin konektatzeko balioko die irakurleei. 10 eta 12 urte arteko irakurleentzat pentsatuta dago Pasqual Alaponten eleberri hau, eta, emakumeen futbola abiapuntutzat hartuta, garai guztietako giza eskubideen defendatzaile ugariri buruz hitz egiten du.
 
Familiei, animaliei, musikari, kirolari eta abarri buruzko istorioak. Gaia da gutxienekoa; irakurketa pertsona oso berezi batekin partekatu ahal izatea da garrantzitsuena. Ez al duzue uste?