X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Ekitaldien agenda

ZUGAN proiektua - Lehen Hezkuntza

2018/01/21 Amorebieta (Bizkaia)

ZUGAN: Barne Hezkuntzarako Proiektua.

Lehen Hezkuntza“Zugan” proiekturako proposamena BAKEAN adierazpenean jasota geratzen da. Lehen Hezkuntzako sei ikasturteetan aurkitu, bilatu, imajinatu, hegan egin, sortu eta barneratu hitzak erabiltzen dira ikasturte bakoitzeko helburu orokorrak adierazteko. Lehen Hezkuntzan berdinen arteko eta helduekiko harremanetan adimen emozionala lantzea erabakigarria izango da. Gidatu eta orekatu behar den sentimenduen inguruko etapa “korapilatsua” hasten da.
 
Hezkuntza proiektu…
* PEDAGOGIKOA
* ZEHARKAKOA
* EGITURATUA
 
– Diziplina anitzen bidez lan daiteke.
– Malgua ikastetxe bakoitzeko behar izanetara egokitu ahal izateko.
– Askotariko adimenak jasotzen eta garatzen ditu; bereziki, adimen espirituala.
– Barneko harmoniara eta isiltasunera sarbidea ahalbidetzen duten hezkuntza mailako konpetentzietanoinarritutakoa.
– Gizakiaren bizitzako dimentsio guztiak jasotzen ditu: soziala, gorputzekoa, psikikoa eta espirituala.
– Helburua: Izaten ikastea.
 
Metodologia…
– Batez ere esperientzian oinarritutakoa.
– Barneko bizitzako hiru une pedagogiko jasotzen dituen eskemari jarraitzen dio:
ESPERIMENTATZEA (SENTITZEA)
AURKITZEA (IKASTEA)
ADIERAZTEA (SORTZEA).
 
Honako hauek osatutako proiektu integrala:
– Ikaslearentzako lan koadernoa ikasmaila bakoitzerako.
– Irakaslearentzako proposamen didaktikoa, gaztelaniaz eta euskarri digitalean eskuragarri. Saioetarako materiala eta garatzeko eta praktikan jartzeko arrastoak jasotzen ditu.