Ekitaldien agenda

Web mintegia. Liburuei buruz hitz egiten gelan

2022/03/04 Madril

Data: martxoak 16, asteazkena.
 
Obra baten inguruan elkarrizketa literarioa izateak ahozkotasuneko konpetentziak eta ikasleen entzute aktiboa garatzen laguntzen digu.
 
Modu partekatuan, ozen edo ikasle bakoitzak banaka, irakurritako obra baten inguruko elkarrizketa literarioa tresna garrantzitsua da zentzu askotan. Alde batetik, ahozkotasuneko konpetentziak eta ikasleen entzute aktiboa garatzen laguntzen digu. Beste alde batetik, interpretazio pertsonalak balioesten ditu, eta irakurleei norbere analisi literarioa eraikitzeko kontzeptuak eta hiztegia eskaintzen dizkie. Eta, gainera, ebaluatzeko modu osatuagoa eskaintzen digu, testuan sakontzea oinarri hartuta, eta ez informazio bilketa hutsean.
 
Onlineko mintegi honetan Larak elkarrizketa literarioa hasteko oinarriak partekatuko ditu, galdetzearen arteari buruzko hausnarketa egingo du eta hezkuntza literario irekiagoa eta osatuagoa lortzeko bidean tresnak eskainiko ditu.
 
Hizlaria: Lara Meana, haur eta gazte literaturan aditua den liburuzaina (El bosque de la maga Colibrí, Gijón, Asturias), irakurketaren sustatzailea, idazlea, album ilustratuen itzultzailea eta psikologoa.
 
Hizkuntza: gaztelania.
 
Iraupena: 50 minutu.
 
Parte hartu ahal izateko eta izena emateko, egin klik datan. Sakatu EMAN IZENA botoian, osatu eskaera-inprimakia eta mezu bat jasoko duzu webinarrera sartu ahal izateko estekarekin. Eman izena orain!