Ekitaldien agenda

Web mintegia. Editatu zure kasuak Ta-tumen diziplina arteko edukiak lantzeko

2022/03/05 Madril

Data: martxoak 24, osteguna.
 
Saio honetan, gelan ematen dituzun irakasgaietako curriculum-edukiak lantzeko, Ta-tumen lehendik dauden kasuak nola pertsonalizatu eta zure ikerketak nola sortu ikasiko duzu.
 
Webinar honetan, Ta-tumen eskuragarri dauden kasuen eta liburuen katalogoaren bidez irakurketa lantzeaz gain, kasuak editatzeko tresna nola aprobetxa dezakezun ikusiko duzu, diziplina arteko ikuspegiarekin. Irakurketak abiapuntu gisa hartuta, pertsonalizatu lehendik dauden kasuak eta sortu zure ikerketak gelan ematen dituzun irakasgaietako curriculum edukiak lantzeko.
 
Ta-tum liburutegiko liburu bat hautatuta, liburu horri lotutako kasua konfiguratzen ikasiko duzu, beste irakasgai batzuetan curriculum edukia sartzen, ikerketak sortzen eta emaitzak aztertzen. Xurxo adibide jakin baten oinarrituko da, baina ziur zuri kasuak pertsonalizatzeko modu eta arrazoi asko eta asko bururatuko zaizkizula! Utzi irudimena aske!
 
Hizlaria: Xurxo Cobelas Lehen Hezkuntzako irakaslea da, eta aholkulari didaktikoa, ikastetxeei teknologia berriekin laguntzen aditua. iEscolaren sortzaile eta jabekidea.
 
Hizkuntza: gaztelania.
 
Iraupena: 50 minutu.
 
Parte hartu ahal izateko eta izena emateko, egin klik datan. Sakatu EMAN IZENA botoian, osatu eskaera-inprimakia eta mezu bat jasoko duzu webinarrera sartu ahal izateko estekarekin. Eman izena orain!