X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Ekitaldien agenda

Uztailaren 23an, ospatu Liburuaren Eguna

2020/07/16 Durango (Bizkaia)

Ezohiko urte honetan, udaberrirako aurreikusita egon diren ekitaldi guztiak bertan behera utzi edo atzeratu behar izan diren honetan, liburuaren sektoreak Liburuaren Eguna uztailaren 23an egitea adostu du. Ostegun horretan, liburu dendek ateak irekiko dituzte, beren funts bikaina erakusteko. Liburu-dendak bisitatzera animatzen zaituztegu, bai eta hainbeste ematen digun kultura eta entretenimendu objektu txiki baina baliotsu horren inguruko jaiegunean parte hartzera ere.
 
 
Sormen hau partekatzeaz gain, edonork liburu-denda zerk egiten duen berezi, edo bizitako esperientzia kontatu dezake sare sozialen bidez.
 
Proposamena sinplea da, bideoa sare sozialetan txertatu #DenaHastenDaLiburudendan hastag-arekin eta kanpainaren profila aipatuz sarean. Bideoak mugikorrarekin graba daitezke eta minutu bat baino gutxiago iraun behar du. Bideoan hurrengo galderari erantzutea proposatzen dizuegu: Zure bizitzan zehar, zer hasi zen liburu-denda batean? Edo, zer da liburu-dendak ezberdin egiten duena?
 
Era berean, irudiak eta/edo bertan iruzkinak txerta daitezke edota testuak edota bideoen bidez istorioak edota zuen liburu-dendekin erlazionatutako irudiak, hashtag-a erabiliz.
 
Bat egin liburu-dendei laguntzeko kanpainarekin!
 
#DenaHastenDaLiburudendan