X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Ekitaldien agenda

Uda honetan, murgil zaitez eta goza ezazu: 0-6 urte bitarterako

2021/07/28 Durango (Bizkaia)

Hondartzan, mendian, landa-etxean edo hiri exotiko batean… udan ere liburuak kiderik onenak dira. Ibaizabalek udan freskatzeko irakurgaien aukeraketa eskaintzen dizu.
 
Ba al dago istorio batean presarik gabe, hitz eta irudi bakoitzaz gozatzen den bitartean murgiltzea baino entretenimendu erraz eta gustagarriagorik?
 
0-6 urte bitartean
 
Pipitaki papataki bildumako azal-hegaldun liburuek txikitxoenei (18 hilabetetatik aurrera) animalia mordoa ezagutzea ahalbidetuko die, baita ikusteko eta ondorioztatzeko gaitasuna lantzea ere. Asmakizunak diruditen pista alaiekin irakurleek zein animalia den ondoriozta dezakete, eta jarraian azal-hegaletatik tiratu ziurtatzeko. Argitaratutako izenburuek honako hauek ezagutzera daramatza: Baserriko abereak, Itsas animaliak, Animalia basatiak eta Maskotak.
 
Txomin eta dinosauroen liburu handiarekin 3 urteko irakurleek gozatuko dute, dinosauroei buruz dena jakiteko liburua. Gainera, berdintasun eta ezberdintasunen arteko ikaskuntza indartzen du, neurri, forma eta koloreen alderaketa, baita 1-20 zenbakiak ere.
 
Barnabe bildumako liburuek 4 urteko irakurleak letra etzana ezagutzera hurbilduko ditu. Era berean, azkonar honen eta bere lagun, dortoka eta satorraren abenturez gozatuko dute, Lurra ezagutu eta zaintzen ahalegintzen diren bitartean. Barnabek planeta sendatzen du liburuan hiru lagunak mundua gaixotasun larri batetik salbatzen saiatuko dira.
 
 
Udarako ezin hobeak, 5 urtetik gorako irakurleentzat, Perrexiltxoren lorategia bildumako liburuak dira. Marrazki xarmagarri eta zehetasunez beteak, naturako mirariak ezagutzen dituzte, adibidez polinizazio prozesua Maitemintzen al dira loreak? liburuarekin edo arbolen hazkundea Nola egiten dute kaka zuhaitzek? liburuarekin.
 
Iruzurbeitia zizarea (5 urtetik aurrera) ez da bere familiakoen modukoa. Mundu guztiak arraro begiratzen du espezie berezi eta arrosa hau. Jango, armiarma belarjalea ezagutuko du basoan, ezberdina izateari beldurrik ez izaten irakatsiko dio.
 
Amatxoren jertsea 6 urteko irakurleek maiteko dute, pertsona maite bat galtzen deneko dueluan laguntzeko pentsatutako samurtasunez egindako ilustrazio-bilduma bat. Album honek, oroitzapenen inguruko metafora zoragarriei esker (amaren jertsea bezalakoak dira, bera sentitzeko jar ditzakezu) edo bere falta igartzeko (itsasoan igeri egitea itsas bazterrera heldu ezinik), dueluan agertzen diren emozio eta sentimenduak identifikatzen laguntzen du.
 
 
 
Beste gomendio batzuek ezagutzea nahi badituzu >>>sakatu HEMEN<<<.