- Ezagutu gaitzazu
- Liburuak
- Ikasmaterial elkarreragilea
- Gomendatzen dizuguna
- Irakasleen gunea
- Idazleekin topaketak
- Irakurriz Bizi! proiektua
- ta-tum LITERATURA
- HASIERA
- Ekitaldien agenda
Ekitaldien agenda

Ta-tum Family
2020/08/28 Durango (Bizkaia)
Ibaizabalek etxera eramango dizkizu hainbat irakurgai, Ta-tum Family-ren bidez.
Ta-tum irakurketarako online plataforma erabilgarri dago, dagoeneko, familia guztientzat. Plataforma horren bidez, abentura zoragarriez, misterio sinestezinez eta narrazio erakargarriez gozatu ahalko duzue.

Uda dator, eta umeek eta gazteek nahi dituzten irakurgaiak hautatu ahalko dituzte, eta, aire zabalean ez dauden une laburretan, istorio interesgarriak bizitzeko aprobetxa dezakete. Plan hori familiarra izateko, Ibaizabalek honako proposamen hau egiten dizu: Ta-tumen liburutegi handira sartzea eta, horretarako, urteko edo hileko ordainketa harpidetza egitea.
Irakurketak hainbat alderdi on ditu. Irakurtzeko ohitura izateak lagundu egiten du testuen ulermenean eta gramatika eta hiztegia sendotzen, eta benetako ohitura duenak ortografia bikaina izan ohi du. Baina beste esperientzia batzuk bizitzeko, beste mundu batzuk zeharkatzeko eta beste bizitza batzuk bizitzeko aukera ere ematen du. Hala, irudimenari esker, ametsak sortzen ditu eta irakurlea espazioan eta denboran barrena darama irakurketak.
Aurtengo udan irakurketaz gozatzeko, Ibaizabalek Ta-tum Family plataforma proposatzen dizu.
Zer eskaintzen dizu Ta-tum Familyk?
Ingurune erakargarria gazte irakurleentzat; bilaketa iragazkia du eta, bertan, literatura balio handia duten haur eta gazte literaturako liburuak hauta daitezke. Era berean, adin guztietarako literaturara ere jo ahalko da, eta hautatzeko hainbat gai egongo dira. Gainera, gaztelaniaz eta gainerako hizkuntza autonomikoetan ere irakurtzeko aukera dago, bai eta ingelesez ere.
Nola parte hartu Ta-tum Familyn?
Oso erraza da; izan ere, Ibaizabalek urteko edo hileko familia harpidetza kontratatzeko aukera eskaintzen du.
Urteko harpidetza:hilean 5 € baino ez. Gainera, harpidetza uztailaren 31 baino lehen egiten bada, etxean liburu bat opari jasoko duzue, paperezko formatuan.
Hileko harpidetza:hilean 6 € eta iraunkortasun konpromiso barik.
Nola sartu Ta-tum Familyn?
Plataforma erabili ahal izateko, Ta-tum Family aplikazioa deskargatu behar da, edozein gailutan: mugikorra, tableta edo ordenagailua. Gainera, honako hauetan ere badago eskuragarri: App Store, Google Play eta Chrome Web Store.
Ta-tum Familyren abantailak
- Plataforma edozein gailutik erabil daiteke, bai online, bai offline.
- Mugarik gabeko irakurgaiak dituen liburutegiaren funts osoa irakurlearen esku dago.
- Familia guztiak erabili ahalko du Ta-tum liburutegia, kontu bakarrarekin.
- Harpidetza hilekoa izango da, eta ez da gutxieneko iraunkortasun betebeharrik egongo.
- Urteko harpidetza hautatzen bada, ez da iraunkortasun betebeharrik egongo.
- Irakurgai bakoitzerako, irakurlea erosoago egoteko aldaketak egin ahalko dira: letraren tamaina handitu, atzealdeko kolorea aldatu…
Online liburutegi handi honek familia osoa erakarri eta istorio liluragarrien unibertsora eramango du.
Ezagutu Ta-tum esperientzia, Ibaizabalen eta Edelvivesen bermearekin!