Ekitaldien agenda

Pedro Beneit Sierra: «Ikus-entzunezko baliabideek eta elkarreragileek askoz ere eragin esanguratsuagoa dute ikaskuntzan»

2022/06/16 Durango (Bizkaia)

Grupo Edelvives eta Edpuzzle hezkuntza sektoreko puntako beste enpresa batzuekin batu dira, proposamen digital pertsonalizatua eskaintzeko.
 
 
Teknologia hezkuntza mundura geratzeko iritsi da, eta ikasleek gaitasun eta trebetasun digitalak berenganatu behar dituzte. Grupo Edelvivesek, Edpuzzlek, MatificekGeniallyk eta Additiok eskaintzen duten Iceberg proposamenak irakasleei ematen dien ingurune birtualean erraztasuna izango da gakoa.
 
Pedro Beneit-ek, Espainiako Country Manager Edpuzzle-ak, Icebergeko proposamenaren parte hartzaile den aldetik, Edpuzzleren berezitasunak kontatu dizkigu.
 
1. Honako eslogan honekin aurkezten duzue zeuon burua: «bilakatu edozein bideo ikasbide».Zergatik uste duzue bideo bat dela eduki bat erakusteko egokiena?
Bideoa beti izan da baliabide didaktiko oso indartsua, baina, bizi behar dugun garai honetan, zenbait gauzak ezinbesteko bilakatzen dute. Lehenengo eta behin, ikuspuntu neurohezitzailetik azterlan ugarik azaltzen eta erakusten dutelako ikus-entzunezko baliabideek eta elkarreragileek ikaskuntzan askoz ere eragin esanguratsuagoa dutela; izan ere, gizakiok informazioa prozesatzeko kanal guztiak suspertzen dituzte.  Bigarrenik, egungo ikasleen belaunaldia (Z eta Alpha) bideo formatuaren bidezko informazioaren kontsumitzaile handia delako. Ingurune horretan eroso sentitzen dira eta, beraz, errazagoa da haiengana hurbiltzea eta transmititu nahi zaienak erakartzea. Hirugarrenik, ingurune digital honek zenbait baliabide gehiago erabiltzea sustatzen duelako, besteak beste, bideoa, kontuan hartuta ingurune digital horretan irakasleen gaitasun digitala asko hobetu dela eta soluzio digitalak gero eta gehiago bideratzen direla erabilera ahalik eta errazena izatera. 
 
Gainera, baliabide bikaina da ikasgelan dagoen aniztasunari erantzuteko, ikasleak nahi beste aldiz ikus dezakeelako edukia, transmititu nahi zaiona ulertzeko. Gainera, Edpuzzleren kasuan, bideoei azpitituluak gehi dakizkieke eta, gainera, ikasleek zenbait formatutan erantzun dezakete: idatziz edo ahoz.
 
2. Zer egiten duzue ikasleak ikaskuntza prozesuan inplikarazteko?
Edpuzzlek aukera ematen du bideo bat ikasbide elkarreragile bilakatzeko eta, horretarako, galderak sartzeko bideoan. Horrek aukera ematen du ikasleek jarrera pasiboa ez izateko; adi egon behar dute eta inplikatuta bideoa ikustean, irakasleek bideoari gehitutako galderei erantzuten joateko. Gainera, plataforman bertan aukera bat sartu dugu, eta ikasleak eurak izango dira ikasbide den bideo bat sortuko dutenak, galderez aberastuta; irakasleek galdera horiek ebalua ditzakete, proiektuak ikusi ondoren. Hori guztia kontuan hartuta, metodologia aktiboak sustatzeko tresna oso ona da.
 
3. Zer dakarkio ikasleari aplikazio hori elkarreragilea izateak?
Funtsean, ikaslea ikaskuntza prozesuaren alde aktibo izatea dakar. Gainera, Edpuzzlek ematen dien berehalako feedbackaren bidez, galderaren erantzun zuzena jakiteko aukera ematen die eta, beraz, ezagutzak ulertzea eta berenganatzea errazten die.
 
 
4. Irakasleek, aplikazio horren bidez, eduki bat zenbat aldiz ikusi den jakin dezakete, bai eta jakin ere ikasleek ulertu ote duten.Nolakoa da prozesu hori eta zer abantaila ditu irakasleentzat?
Edpuzzleren bidez «superahalmen» hori ematen diegu irakasleei. Jakin dezakete nork ikusi duen eta nork ez bideoa, osorik ikusi duten, bideoaren zer zati ikusi den zenbait aldiz; ikasleek bideoa aurrera botatzeko aukera blokea dezakete, eta, azkenik, aukera ematen die bideoan galderak sartzeko, transmititu nahi izan dituzten ezagutzak zenbateraino ulertu eta berenganatu dituzten egiaztatzeko.
 
5. Edelvives puntako argitaletxea da hezkuntza teknologian. Nola aberastuko ditu Edpuzzlek haren hezkuntza proiektuak?
Azken batean, bideo formatuan edukiei ahalik eta etekin handiena ateratzeko aukera emango du, eta modu seguruan eta partekatuan kudeatuko ditu gaur egun irakasleek maila pertsonalean erabiltzen dituzten ikastetxeetako ikus-entzunezko baliabide guztiak.
 
6. Zergatik egin duzue Grupo Edelvivesekin bat egitearen eta Genially, Adittio eta Matificekin batera hezkuntza zerbitzua eskaintzearen alde?
Gure ustez, Grupo Edelvivesen proposamen digitala, gaur egun, ikastetxeen beharretara ondoen egokitzen dena da, eta Edpuzzlerentzat aukera ona da proiektu horren partaide izatea eskaintzen duten balio proposamenari dagokionez ere puntakoak diren beste soluzio batzuekin batera.