X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Ekitaldien agenda

Konpetentzia ikaskuntza ikasgelan

2021/06/28 Durango (Bizkaia)

Irakasleen lana ikasleei ezagutzak transmititzea da, baita etorkizuneko erronkei arrakastaz aurre egiteko prestatzea ere.
 
Zer da ikasle konpetentziala?
Ikasle konpetentzialak sortzen doazkien arazoetan haien ikaskuntza eta ezagutzak aplikatzeko gai direnak dira. Momentu bakoitzean kontestualizatzen dakite edozein egoeratatik onik ateratzeko. Gauzen zergatia galdetzen dute eta konbentzitzen ez dituzten elementuak zalantzatzen dituzte, oso kritikoak dira bidegabekeria sozialekin eta ikasgelan ere bai. Lagundu eta kooperatzen dute. Autonomoak, sortzaileak eta ekintzaileak dira, eta beraien ikaskuntzaren garapenean parte hartzen dute.
 
Zein elementu azpimarratuko zenuke ikaskuntza mota honetan?
Emozioen kudeaketak zure burua ezagutzen laguntzen dizu eta egoera jakin batean nola jokatu behar duzun ere. Konpetentzia ikaskuntzak porrotetatik ikastea eta arrakastekin gehiegi ez harrotzea ahalbidetzen du. Zure ikaskuntzan zehar izango dituzun hainbat egoera kontrolatzen irakasten dizu eta prozesuan zehar ezartzen diren harreman ezberdinak kudeatzen ere. Bestalde, ekintzailetza etorkizunerako oinarria da. Konpetentzia ikaskuntzaren ezaugarri garrantzitsuenetako bat ekimen beharrizana eta erronka berriak gainditzea sustatzen duela da.
 
Konpetentzia ikaskuntzan aditua den Miguel Ángel Gautierren elkarrizketa osoa gaztelaniaz irakurtzeko >>>sakatu HEMEN<<<.