X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Ekitaldien agenda

JUUL Sariak 2018

2018/04/19 Amorebieta (Bizkaia)

Ibaizabal argitaletxearen liburu bat 2018ko Juul sarietan.
 
Juul sariak Nafarroako Ikastolen Elkarteak antolatzen dituen hauteskunde literarioak dira. Hauteskunde hauetan, haur eta gazteek urtean zehar irakurritako liburuen artean gogokoen izan dituztenak aukeratzen dituzte. Aurten liburu hoberenak aukeratzeko 15.832 boto eman dira; eta 7.338 hautesle-ikaslek botoa eman dute ilustratzailea aukeratzeko.
 
Ibaizabal argitaletxeak, B kategorian (Haur Hezkuntza - 6-8 urte) ikasleen faborea lortu du. Núria Figuerasen “Oilo txikia” liburuak bigarren postua eskuratu du.
 
Aurreko urteetan bezala, Ibaizabal argitaletxeak haurren faborea lortu du beraiei zuzendutako liburuekin. Horrek bide onetik goazela konfirmatzen digu.
 
Mila esker bozkatu duten ikasle guztiei eta zorionak saritutako idazle eta ilustratzaileei.