Ekitaldien agenda

José Encuentra: «Matematika jolasean eta presiorik gabe ikas daiteke»

2022/07/06 Durango (Bizkaia)

Grupo Edelvives eta Matific hezkuntza sektoreko puntako beste enpresa batzuekin batu dira, proposamen digital pertsonalizatua eskaintzeko.
 
 
Gizartea aldatzen ari da, eta eremu teknologikoarekin zerikusia duten trebetasunak dituzten profesionalak behar ditu. Hezkuntza munduan, bai irakasleak bai ikasleak gaitasunak berenganatzen ari dira eremu horretan; batzuen kasuan, eskolak aukera gehiagorekin eman ahal izateko, eta, besteen kasuan, ikaskuntza erraztuko eta gaur egun behar diren lan-moduetan gaituko dituzten tresnak edukitzeko.
 
Grupo Edelvivesek, Matificek, Edpuzzlek, Geniallyk eta Additiok eskaintzen duten Iceberg proposamenak irakasleei ematen dien ingurune birtualean erraztasuna izango da gakoa.
 
José Encuentrak –Head of Sales EU South– Matific nolakoa den eta zer eskaintzen duen komentatu digu.
 
1. «Matematika» hitz bakuna da, baina ikasleak izutu egiten ditu, oro har.Posible da ikasleek Matematika maitatzea?
Jakina. Matifici esker, ikasleek beldurra kenduko diote Matematikari. Frustrazioa eta antsietatea murriztuko dute, jolasean eta presiorik gabe ikasten dutelako. Haientzat oso erakargarria den agertoki batean egiten dute lan, haien gustura pertsonalizatu ahalko duten avatar baten bitartez. Matificek bi mila eta bostehun jarduera gamifikatu baino gehiago ditu, ingurune dibertigarri eta suspergarri batean.
 
2. Erraza da Matificen erabilera irakasleentzat eta irakaskuntzan elkarlanean dihardutenentzat, hizkuntza desberdinak izanda ere?
Matificen onura handietako bat, zehazki, haren malgutasuna da, bai eta zer intuitiboa den ere. Irakasleak eskola nahi duen erritmoan programatu ahalko du, eta harekin elkarlanean jardutea nahi duen irakasleekin partekatu ahalko du, klik baten bidez. Gainera, ikasle bakoitzari dagokion hizkuntza berezia jarri ahalko dio, beharrezkotzat edo egokitzat jotzen badu.

3. Zer abantaila dakarzkio ikasleari Matificekin lan egiteak?Eta irakasleari?Zergatik da interesgarria, era berean, familientzat?
Ikasleek abantaila ugari dituzte; izan ere, autoikaskuntza sustatzen du, eta ikasleek, saiakera-akatsaren bidez, konturatu gabe ikasten dute.
Irakasleentzat ere abantaila ugari ditu; izan ere, tresna paregabe bat dute eskura, eta, haren bidez, ikasleen motibazioa areagotzea lortzeaz gainera, ikasturte osoa programa dezake eta ikasgela barruan aniztasunari erantzun. Eta, hori guztia, lana neketsua izan gabe, ebaluazio txostenetan zentratu ahal izateko.
Bestalde, familiek seme-alaben ikaskuntzan parte har dezakete, irakasleek hala hautatzen badute.
 
 
4. Edelvives argitaletxe liderra da hezkuntza teknologian.Nola aberastuko ditu Matificek haren hezkuntza proiektuak?
Matificek berez aberasten du matematikako eskolak emateko modua, bai ikasgela barruan bai kanpoan; beraz, Grupo Edelvivesi posizio hobea izaten lagunduko dio, eta, hala, ikasleen motibazioa areagotzen eta emaitzak hobetzen.
 
5. Zergatik egin duzue Grupo Edelvivesekin bat egitearen eta Genially, Edupuzzle eta Adittiorekin batera hezkuntza zerbitzua eskaintzearen alde?
Matificen uste dugu edozein aliantza dela ona, eta zergatik ez gara batuko tresnarik onenekin, zerbitzu integrala eta osoagoa emateko? Hura ikastetxeek gero eta sarriago eskatzen duten errealitate bat da.