X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Ekitaldien agenda

Jolasteko ordua da! Miniland, garapena suspertzeko jostailuak

2020/05/18 Durango (Bizkaia)

Ibaizabalen jostailu hezigarrien pack batzuk prestatu ditugu, zenbait trebetasun garatzeko. Aprobetxatu etxean emango ditugun egun hauek eta gozatu seme-alabekin, ikasten ondo pasatzen duten bitartean.
 
Zorionez, dibertsioa eta ikasketak banatzen ziren garaia atzean geratu da. Orduan, eskola eginkizunak amaitu arte, ezin ziren jolastera joan. Metodologia didaktiko berrien bidez, berriz, jolasak ezagutzak geureganatzeko dituen onurak egiaztatzen dira, eta hezkuntzaren jardueretan integratzen da.
 
Jolasek eragiten duten inplikazioak, emozioak edo motibazioak ikaskuntza suspertzen du. Ez da gauza bera beste pertsona bati entzutea gauza bat nola egiten den edo norberak praktikan jartzea eta emaitzak aztertzea, batzuetan asmatu eta beste batzuetan huts egiten dela kontuan hartuta. Gainera jolas jarduera hori tresna egokiekin egiten bada, ingurune egoki batean, denbora nahikoarekin eta plangintza bati jarraikiz, errendimendu ona lortuko da.
 
Une hauetan etxeak ikaskuntza espazio dira, ikasgelen ordez; hori dela eta, jostailu hezigarriak tresna bikaina dira guraso eta seme-alabek kalitatezko denboraz gozatzeko.
 
Miniland jostailu hezigarriak adimen anizkoitzak sustatzeko daude bereziki diseinatuta, eta haiek txikien garapen intelektualari, sozialari, emozionalari eta fisikoari ematen diote bide. Ibaizabalen 2 eta 6 urte bitarteko umeentzako zenbait pack prestatu ditugu, zenbait gairi buruzkoak, familien beharrei edo lehentasunei erantzuteko.
 
 
Eskulanak packak plastilina leuntzeko, luzatzeko, mozteko eta modelatzeko oinarrizko bost tresnaren set bat du, eta aurre idazketako txantiloi batzuk. Bi jostailu horiek adimen zinestesiko-korporalaren garapenerako bide ematen dute, eta irudimena eta sormena sustatzen dute. Txantiloiek trazuan modu ludikoan trebatzen eta aurre idazketaren trebetasunak eskuratzen laguntzen dute. Hainbat azaleraren gainean eta zenbait materialekin erabil daitezke: lapitzak, argizariak, klarionak edo hatzetako pintura.
 
 
Eraikuntzaren zaleei STEAM packa (zientzia, teknologia, ingeniaritza, arte eta matematika hitzen ingeleseko ordainen inizialekin sortutako akronimoa) gomendatzen diegu. Oreka lantzeko zirkuitua du; bertako piezekin, zenbait ibilbide sor daitezke eta, haietatik, bola bat irristatuko da. Gainera, 81 piezatako mekanoa du, eta 6 ibilgailu eraikitzeko jarraibideak. Bietan egiten da lanketa adimen logiko-matematikoaren, bisual-espazialaren eta zinestesiko-korporalaren gainean.
 
 
Matematika packean, jarduera erloju bat eta elementuak sailkatzeko eta kontatzeko jolas bat daude. Erlojuaren eta fitxen bidez, txikiek denboraren neurketa unitateak (orduak eta minutuak) errazago ulertuko dituzte eta eguneko une bakoitzeko jarduera egokienak identifikatuko dituzte. Jostailu horren bidez, adimen logiko-matematikoa eta linguistikoa eta ahozkoa garatuko dira. Sailkapeneko eta zenbaketako jolasak, bestalde, adimen bisual-espaziala ere suspertzen du. Koloretako 36 ibilgailu ditu, eta, haietarako, 12 jarduera proposatzen ditu, eta jarduera horiek erabilera gida batean azaltzen dira xehetasunez.
 
 
Miniland Packean, emozioen piezadun jolas bat dago (emotiblock-ak) eta letradun eta zenbakidun beste bat (ABC jarduerak). Emotiblocks-ek buru, ile eta gorputz trukagarrien 18 pieza ditu; haiekin, 6 pertsonaia sor daitezke. Pertsonaia bakoitzari emozio bat dagokio, bere aurpegiaren adierazpenaren arabera. Jostailu horrek nazioarteko lau sari jaso ditu; umeei aurpegietako keinuak ezagutzen eta oinarrizko emozioak identifikatzen laguntzen die. ABC jarduerak jolasak zenbaki eta letrekin egiteko zenbait jolas ditu; haietan, koloretako kordoiak lotzen dira. Joskintzan gidatzeko fitxa batzuk ere baditu, eta grafia bakoitza ulertzen laguntzen duten loturak dituzte. Pack honen bidez, oro har, adimen linguistikoa eta ahozkoa, pertsonen artekoa, pertsona baitakoa, bisual-espaziala eta zinestesiko-korporala garatzen dira.
 
 
Aurkeztuko dugun azken packLetren packa da; askotariko letra larriek eta denbora sekuentzien jolas batek eratzen dute. Lehenengoak, guztira, kolore bizien 154 pieza ditu (48 bokal eta 106 kontsonante); eta pieza horiek imana dute atzeko aldean, arbeletan edo azalera metalikoetan erabili ahal izateko. Denbora sekuentzien jolasak zenbait txartel talde ditu, eta haiek antolatu egin beharko dira, koherentziaz, 12 istorio txiki osatzeko. Pack honen bidez, adimen logiko-matematikoa eta linguistikoa-ahozkoa suspertzen dira.
 
 
Zuon seme-alaben eguneroko jardueretan, jostailu hezigarri hauetakoren baten bidez, kalitateko jolasari denbora bat eskaintzera gonbidatzen zaituztegu. Aukeratu umeen beharretara ondoen egokitzen den packa, eta sortu giro egokia, proposamenekin lasaitasunez jarduteko. Jostailuen formak, koloreak eta materialak oso erakargarriak izango dira berentzat, eta, haien bidez, gaitasunak eta trebetasunak jolastuz garatuko dituzte.
 
Jolasteko ordua da!