Ekitaldien agenda

IV. Nazioarteko ILUSTRAZIO Saria 2022

2021/12/13 Madril

Grupo Edelvives-ek IV. Nazioarteko Ilustrazio Saria iragarri du.
 
Grupo Edelvives-ek kalitate handiko liburu irudiztatuen hautapen eta argitalpenarekin konpromiso handia du aspalditik, eta hori dela eta, IV. Nazioarteko Ilustrazio Saria iragarri du.
 
Lehiaketa honek, ilustratzaileak beren ibilbide artistiko eta profesionala garatzera bultzatu nahi ditu, beren lanari ikusgarritasun handiagoa ematen lagundu nahi du, eta lankidetza-aukera berriak ezarri nahi ditu, Grupo Edelvives-ek bere ildo editorialaren garapenean berritzen eta hazten jarrai dezan.
 
Norentzat: edozein nazionalitatetako ilustratzaileentzat, deialdia ixtean adin nagusikoak badira.
Epea: Materialak onartzeko epea 2022ko maiatzaren 31n amaituko da.
Epaimahaiaren erabakia 2022ko iraila amaitu baino lehen jakinaraziko da.
 
Saria: 7.500 €.
 
Bidali kopiak helbide honetara:
 
GRUPO EDELVIVES
IV Premio Internacional de Ilustración
Xaudaró, 25
28034 Madrid
 
Informazio gehiagorako >>>sakatu HEMEN<<<.