X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Ekitaldien agenda

Iris, elkarbizitza digitalaren eredu berria

2019/02/18 Amorebieta (Bizkaia)

+ Edelvives proposamen digital integralaren baitan, elkarbizitza digitalerako tresna berria atera du Ibaizabalek.
 
Ezaugarri horiek dituen eta guraso eta irakasleentzat diseinatutako lehenengoa da gelako kudeatzaile hau. Softwareak tresnak eskaintzen dizkie bai familiei, bai irakasleei, gainbegiratutako nabigazioaren bidez, seme-alabek edo ikasleek zer eduki kontsumitzen dituzten jakiteko.
 
Nabigazioko segurtasuna orrialdeak iragazte hutsa baino gehiago da; izan ere, Irisi esker, guraso eta irakasleek jakin dezakete seme-alabek edo ikasleek haien Chromebooketako edozeinetan zer ikusten ari diren. Ikasleen pantailetara jakinarazpenak bidaltzeko aukera ere eskaintzen du. Hala, gurasoen eta irakasleen elkarreragina ahalbidetzen du, eta hezkuntza komunitateari laguntzen dio proiektu digitala ezartzen.
 
Irakasleak, Irisi esker, gelan teknologiaren kontrola du, eta gurasoek, aldiz, nahitaezko atseden aldiak ezar ditzakete. Hala, loaren asaldurak eta pantailekiko adikzioa prebenitzen laguntzen die. Bestalde, Chromebookaren egungo egoera ere ezagut dezakete. Biei ere nabigazioaren historiala kontsultatzeko aukera eskaintzen die.
 
Apustu aitzindari hori + Edelvives argitaletxearen proposamen digitalaren barruan dago; hain zuzen ere, Google for Education, DELL EMC eta Intel-ekin batera ari da lanean horretan.
 
Iris tresna intuitibo eta erabilerraza da eta mugikorretan nahiz Chromebooketan funtzionatzen du.
 
Ibaizabalek hezkuntza eraldatzen du.