Ekitaldien agenda

Irakurri Ibaizabalekin eta bizi uda: 8 eta 10 urte

2022/07/26 Durango (Bizkaia)

Hilabete berotsuak datoz, dibertsioz beteak eta irakurketari eskaintzeko denbora, jarduera zoragarri horri eskaintzekoa.Ibaizabalek adin eta gustu guztietarako aukerak proposatzen dizkizu.
 
Uda heltzean, guztiok hasten gara oporraldirako planak egiten. Maletan, ez da ez eguzkitako kremarik ez bainujantzirik faltako, ez eta, jakina, libururik ere. Izan ere, bidaide paregabeak dira hondartzan, mendian, hiririk hirira gabiltzanean izaten ditugun aisiarako tarteetan edo etxean ongi pasatzeko. Ibaizabalek adin guztietarako liburuak proposatzen dizkizu, uda hitzez eta ametsez betetzeko.
 
8 eta 10 urte bitarteko irakurleentzako liburuak
Zortzi urte baino gehiagoko irakurleek biziki maite dute beste mundu eta kultura batzuk ezagutzea. Haien jakin-mina asetzeko, aurtengo udan Astrojokoak bilduma irakurtzen has daitezke. Bertan, mitologia, zientzia fikzioa eta espiritu kritikoa nahasten dira. Bico gaztearekin batera, alienigenak, minotauroak eta klonak dira Partida txatarra artean eta Minotauroen misterioa lanen protagonistak; abentura horiekin astrobolean jolasten ikasiko dute, nahiz eta arauak beti aldatu.
 
Udaz gozatzeko beste hiru liburu honako hauek dira:  Beldurraren etxea, Ricardo Alcántararena eta Ximena Maier-ena; Norbait dabil nire koadernoan (Ala Delta saria), David Fernández Sifres-ena eta Rafael Vivas-ena, eta Txikia izatea gogaikarria da, Sara Fernándezena eta Daniel Jiménezena. Hirurak dira Paper txoriak sail urdinekoak. Lehenengoak Julian nolakoa den kontatzen du; beldurrez beterik bizi da. Bigarrena leuzemia duen neskato baten adiskidetasun istorioa da. Hirugarren liburuak Carlota aurkezten digu; gelako baxuena da, eta maila errepikatzeko eta bere garaiera bereko pertsonekin egoteko plana antolatu du.