Ekitaldien agenda

Irakurri Ibaizabalekin eta bizi uda: 6 eta 8 urte

2022/07/26 Durango (Bizkaia)

Hilabete berotsuak datoz, dibertsioz beteak eta irakurketari eskaintzeko denbora, jarduera zoragarri horri eskaintzekoa.Ibaizabalek adin eta gustu guztietarako aukerak proposatzen dizkizu.
 
Uda heltzean, guztiok hasten gara oporraldirako planak egiten. Maletan, ez da ez eguzkitako kremarik ez bainujantzirik faltako, ez eta, jakina, libururik ere. Izan ere, bidaide paregabeak dira hondartzan, mendian, hiririk hirira gabiltzanean izaten ditugun aisiarako tarteetan edo etxean ongi pasatzeko. Ibaizabalek adin guztietarako liburuak proposatzen dizkizu, uda hitzez eta ametsez betetzeko.
 
6 eta 8 urte bitarteko irakurleentzako liburuak
Nagusia zarenean eta sei eta zortzi urte bitartean dituzunean, jende asko ezagutzen duzu. Baina zer gertatuko litzateke zure lagunik onena egun batean eskolara joango ez balitz? Brunok ez du eskolara joan nahi liburuan ikusiko duzu Brunok egoera horretan zer egiten duen. Lana Pau Roigék idatzi du, eta Anna Baquerok ilustratu; lotsa irribarre batekin gainditzen laguntzen du.
 
Lotsaren paseo literario hau amaizeko, Ilusioaren Indarra lana baino hoberik ez dago. Jorge Llangil-ek idatzi eta ilustratutako liburu horri esker, irakurleek Lur ezagutuko dute. Lur irudimen handiko mutikoa da, eta arazo bat du: askotan, lotsaren munstroak hitza kentzen dio, baina gauzak modu askotara konta ditzake.
 
Maria Gianferranik idatzi eta Felicita Salak ilustratutako Izan zuhaitz! albumeko protagonista, zalantzarik gabe, aparteko pertsonaia bat da: zuhaitz bat. Oso apartekoa ez du ematen, ezta? Hala ere, obra bikain horri esker, umeek jakingo dute nolako antza duten gure lagun berdeekin, haiek nolakoak diren eta zer dela eta diren, esan dugun bezala, apartak.
 
Misterioa maite dutenentzat, ikertzea eta ezagutzea maite dutenentzat, Xeherlock detektibea hautaketa bikaina da. Xeherlock katu detektibe bat da; kasuak ebazten ditu, mundu osoko hirietan. Erreginaren lepokoaren lapurreta albumean, Xeherlock Vienan da, eta Erasoa Sa Murai katuen herrialdean albumean, bildumako protagonistak Tokiora bidaiatu du.