Ekitaldien agenda

Irakurri Ibaizabalekin eta bizi uda: 10 eta 12 urte

2022/07/27 Durango (Bizkaia)

Hilabete berotsuak datoz, dibertsioz beteak eta irakurketari eskaintzeko denbora, jarduera zoragarri horri eskaintzekoa.Ibaizabalek adin eta gustu guztietarako aukerak proposatzen dizkizu.
 
 
 
IRUDIA
 
Uda heltzean, guztiok hasten gara oporraldirako planak egiten. Maletan, ez da ez eguzkitako kremarik ez bainujantzirik faltako, ez eta, jakina, libururik ere. Izan ere, bidaide paregabeak dira hondartzan, mendian, hiririk hirira gabiltzanean izaten ditugun aisiarako tarteetan edo etxean ongi pasatzeko. Ibaizabalek adin guztietarako liburuak proposatzen dizkizu, uda hitzez eta ametsez betetzeko.
 
10 eta 12 urte bitarteko irakurleentzat
Pertsonen barne mundua ere arakatzeko moduko eremua da. Gure emozioek, beldurrek, jarrerek eta balioek paregabe egiten gaituzte. Hala erakusten dute Ibaizabalek hamar eta hamabi urte bitarteko irakurleentzat proposatzen dituen istorioek.
Bagdadeko postaria lanean, Islameko adar desberdinen jarraitzaile diren familien bi ume musulmanen arteko adiskidetasun harremana ezagutuko dugu. Marcos S. Calveirok idatzi eta Miguel Angel Díezek ilustratu dute istorioa.
 
Bakartien Elkartea lanaren bidez, irakurleek mundu hobe baten bila dabiltzan errefuxiatu batzuen bidaia ezagutuko dute. Istorioa Pilar Lozanok idatzi eta Laura Catalánek ilustratu du.
 
Indiako oasia liburuaren bidez, irakurleek Vicente Ferrer-en eta Anna emaztearen bizitza ezagutuko dute. Lana Pablo Zapatak idatzi eta Paloma Corralek ilustratu du.
 
Azkenik, Yucataneko egunak liburuaren bidez, irakurleek egungo eta iraganeko mundua ezagutuko dute. Istorio honetako protagonistak Mexikora bidaiatu du gurasoekin, maien antzinako kodex bati buruzko misterio bat ebazteko. Lana Sagrario Pinok idatzi du eta Luis Doyaguek ilustratu.