X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Ekitaldien agenda

Irakurgaien uda, Ibaizabalen uda: 8-12 urte

2020/07/20 Durango (Bizkaia)

Prestatu al duzue udan irakurri nahi dituzuen liburuen zerrenda? Ibaizabalen, argitalpen batzuk proposatu nahi dizkizuegu: “Elurrezko panpinen borroka”, “Mendiko Erregea” eta “Leihoko neska”.
 
Irakurle agurgarriak: Prestatu al duzue udan irakurri nahi dituzuen liburuen zerrenda? Ibaizabalen, argitalpen batzuk proposatu nahi dizkizuegu udako arratsalde luzeez lasai gozatzeko.
 
Heldu dira oporrak, azkenean, liburuz inguratzeko eta haietako orrialdeetan hainbat orduz murgiltzeko une bikaina, mundua eta eguneroko betebeharrak ahazteko unea. Udarako zuon gustuko irakurgaien katalogoa sortzeko, gomendio batzuk prestatu ditugu, hainbat proposamen freskorekin.
 
8 eta 12 urte bitarteko nerabeentzat
 
Adin tarte honetarako, hiru altxor txiki aurkeztuko ditugu: Elurrezko panpinen borroka berdinen arteko gerraren jatorriari buruzko alegoria. Mendiko Erregea; bertan jakingo dugu zergatik Stellak, protagonistak, ikusezintasunerako ahalmena duen. Eta Leihoko neska; bertan, besteekiko errespetua zer garrantzitsua den azpimarratzen da, pertsonen arteko elkartasuna defendatzen da eta indarkeria mota oro baztertzen da.
 
Elurrezko panpinen borroka liburuak honako hau kontatzen digu: negu oso hotza da, eta, mendi tontorrean, elurretako panpin batzuk agertu dira. Baina berehala piztu da lehia basatia eta, ondorioz, anai-arrebak banandu eta lehian arituko dira.
 
Stella Montgomeryren Misterioak bildumaren hirugarren emanaldiak kontatzen digu protagonistak aurrez aurre dituen arriskuek kezkatu gabe egiten ari den bilaketa. Zenbait arrisku larriri aurre egin eta, ondorioz, bere bizitza arriskuan jarri ondoren, Stellak Mendiko Erregeari egin beharko dio aurre, bahitutako pertsonak askatzeko.
 
Etorkizunari iraganeko esperientzia txarrak errepikatzeko arriskurik gabe aurre egiteko, gerra ezagutu duten umeen historia eta errealitatea ezagutzera gonbidatzen zaituztegu. Leihoko neska liburuak Lucas umea aurkezten digu; Lucas Amsterdamen bizi da 1940tik, nazien okupazioan zehar. Gurasoek oparitu dioten teleskopio bati esker, abandonatuta dagoen marmelada fabrika bateko geletatik dabilen neska bat ikusi du. Arbel zatietan eta kartoi zati margotuetan idatzitako mezuen bidez, neskatoaren izena Ana Frank dela jakin du, judua dela eta naziengandik ihes egiteko ezkutatuta dagoela. Lucasek zin egin dio ez duela ezer esango.