X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Ekitaldien agenda

Irakurgaien uda, Ibaizabalen uda: 6-8 urte

2020/07/13 Durango (Bizkaia)

Prest al duzue udarako liburuen zerrenda? Ibaizabalen, argitalpen batzuk proposatu nahi dizkizuegu: “Esnati ederra”, “Maren eta azeria” eta “Azken otsoa”.
 
Irakurle agurgarriak: Prest al duzue udarako liburuen zerrenda? Ibaizabalen, argitalpen batzuk proposatu nahi dizkizuegu udako arratsalde luzeez lasai gozatzeko.
 
Heldu dira oporrak, azkenean, liburuz inguratzeko eta haietako orrialdeetan hainbat orduz murgiltzeko une bikaina, mundua eta eguneroko betebeharrak ahazteko unea. Udarako zuon gustuko irakurgaien katalogoa sortzeko, gomendio batzuk prestatu ditugu, hainbat proposamen freskorekin.
 
0 eta 6 urte bitarteko umeentzat
 
Txilinbuelta bilduma irakurtzen hasten diren txikienei zuzentzen zaie; irudi biziak eta koloretsuak eta letra uztartua ditu. Esnati ederra egokitzapen bat da, eta ipuin tradizionalen ikuspegi berria ematen digu; sorpresaz eta umorez josita daude argumentuak.
 
7 urtetik gorako irakurleentzat eta Garalar-maralar bilduman, Maren, Aiert eta Joanesen azken abentura dugu. Maren eta azeria liburuak artzainen, ardien eta arkumeen bizitza deskribatzen digu, Oiduiko kortan. Protagonistek San Juan gauaren sua sentituko dute barnean.
 
Arkulari gazte bat Azken otsoaren bila abiarazi da, hil nahi du eta; baina, bere atzetik dabilela, harrapakinak ehizatzeko animaliaren motiboak ulertuko ditu. Justine Brax-ek Sébastien Perez-en alegatu bakezale eder hau irudi ederrez jantzi du.