X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Ekitaldien agenda

II. Nazioarteko ILUSTRAZIO Saria

2020/01/07 Madril

Grupo Edelvives-ek II. Nazioarteko Ilustrazio Saria iragarri du.
 
Grupo Edelvives-ek kalitate handiko liburu irudiztatuen hautapen eta argitalpenarekin konpromiso handia du aspalditik, eta hori dela eta, II. Nazioarteko Ilustrazio Saria iragarri du.
 
Lehiaketa honek, ilustratzaileak beren ibilbide artistiko eta profesionala garatzera bultzatu nahi ditu, beren lanari ikusgarritasun handiagoa ematen lagundu nahi du, eta lankidetza-aukera berriak ezarri nahi ditu, Grupo Edelvives-ek bere ildo editorialaren garapenean berritzen eta hazten jarrai dezan.
 
Norentzat: edozein nazionalitatetako ilustratzaileak, adin nagusikoak eta deialdiaren itxiera-datan 35 urtetik gorakoak ez direnak.
Epea: 2020ko otsailaren 14ra arte jasoko dira lanak.
Epaimahaiaren epaia 2020ko maiatzean jakinaraziko da.
 
Saria: 7.500 €.
 
Bidali lan originalak hona:
Grupo Edelvives
II Premio Internacional de Ilustración
Xaudaró, 25 – 28034 Madril
 
Lehiaketa horri buruz gehiago jakiteko (gaztelaniaz) >>>sakatu HEMEN<<<.