Ekitaldien agenda

Ibaizabalen Idazleekin topaketak 2021/2022

2022/01/19 Durango (Bizkaia)

2021/2022 ikasturteko Idazleekin topaketak edizioak aurrera jarraitzen du.
 
Ibaizabalek Idazleekin topaketak ekimena abian jarri zuen pasaden irailean. 2021/2022 ikasturteko topaketen helburua Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako ikastetxeei euskal egileen katalogo zabala eskaintzea da, egile horiek ikasleei beren literatura-esperientzia helaraz diezaieten.
 
Ibaizabalek, hezkuntzan kalitateko edukiak eskaintzeko konpromisoa ez ezik, ikasleei literatura hurbiltzeko eta hartaz gozatzeko aukera emateko konpromisoa ere badu. Topaketa hauek, hain zuzen, gure haur eta gazteek literatura atseginez eta sormenez bizitzen hasteko modu ezin hobea dira, dudarik gabe. Izan ere, esperientzia ahaztezin hori egilearekin berarekin bizi ahal izango dute.
 
Informazio gehiago nahi izanez gero:
 
- ikusi gure webguneko >>>Idazleekin topaketak<<< atala.
 
- edo bidali mezu bat info@ibaizabal.biz postontzira.