X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Ekitaldien agenda

Ibaizabal LIBER 2021eko azokan

2021/10/06 Madril

LIBER 2021: Urriaren 13tik 15ra Madrileko IFEMA barrutian.
 
Urriaren 13tik 15ra Ibaizabal argitaletxeak Madrileko IFEMA barrutian antolatutako LIBEReko Liburuaren Nazioarteko 2021eko azokan parte hartuko du 14. pabilioian, 14F14 standean.
 
LIBERek 39 urte daramatza argitaletxeen industriaren zerbitzura, horregatik ez bakarrik gurean baizik eta bereziki latino amerikar estatuetan erreferentziazko azoka da, eta era berean harremanak estutzeko eta beste merkatu batzuek dituzten aukerak begiztatzeko gune egokia da.
 
Ibaizabal, haur eta gazte literaturan espezializatutako argitaletxea den heinean, bere produktuak bertan aurkeztuko ditu eta mundu mailan egiten diren lanak ezagutzeko aukera izango du.
 
LIBEReko azokan “Bila nazazu”, “Kaixo”, “Txirrista”, “Matxinsalto”, “Ekin” eta “Gaztetxo!” bildumetako tituluak egongo dira ikusgai, euskal haur eta gazte literaturaren erakusgai bezala.
 
Informazio gehiagorako >>>sakatu HEMEN<<<.