X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Ekitaldien agenda

Ibaizabal LIBER 2019ko azokan

2019/10/06 Madril

LIBER 2019: Urriaren 9tik 11ra Madrileko IFEMA barrutian.
 
Urriaren 9tik 11ra Ibaizabal argitaletxeak Madrileko IFEMA barrutian antolatutako LIBEReko Liburuaren Nazioarteko 2019ko azokan parte hartuko du 7. pabilioian, 7G11 standean.
 
LIBERek 37 urte daramatza argitaletxeen industriaren zerbitzura, horregatik ez bakarrik gurean baizik eta bereziki latino amerikar estatuetan erreferentziazko azoka da, eta era berean harremanak estutzeko eta beste merkatu batzuek dituzten aukerak begiztatzeko gune egokia da.
 
Ibaizabal, haur eta gazte literaturan espezializatutako argitaletxea den heinean, bere produktuak bertan aurkeztuko ditu eta mundu mailan egiten diren lanak ezagutzeko aukera izango du.
 
LIBEReko azokan “Bila nazazu”, “Kaixo”, “Txirrista”, “Matxinsalto”, “Ekin” eta “Gaztetxo!” bildumetako tituluak egongo dira ikusgai, euskal haur eta gazte literaturaren erakusgai bezala.
 
Informazio gehiagorako >>>sakatu HEMEN<<<.