X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Ekitaldien agenda

Ibaizabal LIBER 2018ko azokan

2018/09/14 Bartzelona

Ibaizabal argitaletxea LIBER 2018ko azokan.
 
Urriaren 3tik 5era Ibaizabalargitaletxeak Bartzelonako FIRA DE BARCELONA barrutian antolatutako Liber 2018ko azokan parte hartuko du 1. Pabiloian, 0 mailan, D kalean eta 427. standean.
 
LIBER-rek 36 urte daramatza argitaletxeen industriaren zerbitzura, horregatik ez bakarrik gurean baizik eta bereziki latino amerikar estatuetan erreferentziazko azoka da, eta era berean harremanak estutzeko eta beste merkatu batzuek dituzten aukerak begiztatzeko gune egokia da.
 
Ibaizabal, haur eta gazte literaturan espezializatutako argitaletxea den heinean, bere produktuak bertan aurkeztuko ditu eta mundu mailan egiten diren lanak ezagutzeko aukera izango du.
 
Liber-eko azokan “Aurkitu”, “Ipurtargia”, "Txirrista", “Matxinsalto”, “Ekin” eta “Gaztetxo!” bildumetako tituluak egongo dira ikusgai, euskal haur eta gazte literaturaren erakusgai bezala.
 
Informazio gehiagorako >>>SAKATU hemen<<<.