Ekitaldien agenda

Ibaizabal 2022ko Durangoko azokan

2022/11/28 Durango (Bizkaia)

Ibaizabalek 57. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan parte hartuko du. Artekaleko 3-10 standean, abenduaren 7tik 11ra.
 
Aurten ere, urtero legez ohitura dugun moduan, abenduan ospatuko den Durangoko Azokan hartuko dugu parte.
 
Azokaren 57. edizio honetan 2022. urtean zehar argitaratu ditugun nobedade guztiak aurkeztuko ditugu: txikitxoenentzako ipuinak, gaztetxoentzako abentura liburuak, nerabeentzako eleberriak, bilduma bereziak eta zenbait album berri.
 
Betiko legez, adin tarte guztientzako liburuak ditugu aurkezteko eta erakusteko, bai jakin-minez betetako esploratzaile txikienentzat, bai gazte zorrotzenentzat eta baita heldu jakin-minentzat ere.
 
Artekaleko 3-10 standean aurkituko gaituzu abenduaren 7a, asteazkena, eta 11a, igandea, bitartean.
 
Etorri zaitez Durangora eta... Irakurriz BIZI!