- Ezagutu gaitzazu
- Liburuak
- Ikasmaterial elkarreragilea
- Gomendatzen dizuguna
- Irakasleen gunea
- Idazleekin topaketak
- Irakurriz Bizi! proiektua
- ta-tum LITERATURA
- HASIERA
- Ekitaldien agenda
Ekitaldien agenda

Hogeita hamazazpi STEAM Reference School ziurtatu!
2023/03/24 Durango (Bizkaia)
Ibaizabalek, el Grupo Edelvivesek eta hezkuntzako firma teknologiko esanguratsu batzuek hogeita hamazazpi ikastetxeri eman diete STEAM Reference School ziurtapena
Aurten ere, Ibaizabalek eta Grupo Edelvivesek STEAM Reference School kalifikazioa lortu duten ikastetxeen ebaluazioan parte hartu dute. Ohore handia da gure argitalpen taldearentzat eskola-elkarte horiek STEAM proposamen bat integratuta izatea posible egin izana eta, hala, hezkuntza inklusiborako eta ikasleen aukera-berdintasunerako bide ematea. Era berean, zentro horiek STEAM eremuan espezializatuta dauden irakasleak dituztela egiaztatu da, bai eta STEAM proiektuak garatzeko ekipamendua eta instalazioak dituztela eta baliabideak eta esperientziak partekatzeko gai direla ere. Zorionak guztioi lortu izanagatik!
2023an ziurtapena eskuratu duten hogeita hamazazpi zentroetatik, hamahiruk iaz ere lortu zuten, eta gehienek goragoko kategoria bat lortu dute.
Zorionak ikastetxe ziurtatuei:
- Colegio La Vaguada, Murtzia
- Colegio Azaraque Soc Coop, Murtzia
- CEIP Taraguilla, Cádiz
- Colegio María Inmaculada, Málaga
- BVM Irlandesas, Bizkaia
- Colegio Concertado Bilingüe Leonardo da Vinci, Murtzia
- CEIP Príncipe Felipe, Murtzia
- Colegio plurilingüe San José, Ourense
- Colegio La Asunción, Granada
- Escola Montcau, Bartzelona
- CPR Casa Do Neno, Santiago de Compostela
- Colegio Arenas Sur, Las Palmas
- CEIP Gil Tarín Zaragoza
- Escola Montagut, Bartzelona
- CRA Los Llanos, Segovia
- Colegio Nuestra Señora de la Victoria, Málaga
- Colegio La Salle Viña, Cádiz
- Colegio San Juan de Ávila, Granada
- Colegio Nuestra Señora del Carmen, Alacant
- Escola Divina Providència, Bartzelona
- Colegio La Milagrosa, Errioxa
- Colegio Arenas Atlántico, Las Palmas
- Colegio Bilingüe Las Claras del Mar Menor, Murtzia
- CPR La Inmaculada Maristas, Lugo
- Colegio Marista Liceo Castilla, Burgos
- CEIP Nuestra Señora del Rosario, Murtzia
- Colegio San Viator Ikastetxea, Araba
- Colegio Amor de Dios, Madril
- Colegio San José, Madril
- CEIP Lope de Vega, Badajoz
- C. D. P. San Agustín, Granada
- Nuestra Señora de Aranzazu Ikastetxea, Gipuzkoa
- Colegio MM. Concepcionistas Madrid-Princesa, Madril
- Colegio Casa Azul, Tenerife
- Colegio El Pilar Maristas, Zaragoza
Ikastetxe horiek plaka bat izango dute, eta hark puntako ikastetxe izendatuko ditu. Aintzatespen hori lortu duten ikastetxeek aurrera eraman duten STEAM proiektuari buruzko memoria bat aurkeztu dute. Ondoren, epaimahai batek ikastetxeek eginiko lana baloratu du, eta ziurtapena lau mailatan eman du: brontzea, zilarra, urrea eta platinoa. Eskuratu duten ziurtapenak urtebeteko balioa izango du.
Ekimen honen bidez, bi helburu lortu nahi dira: batetik, ikastetxe bakoitzaren hezkuntza-proiektuaren beraren barruan STEAM kultura ezartzeko bide ematea. Bestetik, STEAMen erreferentziazko ikastetxe bilaka daitezkeen zentroen ahalegina eta bultzada aitortzea.
Zorionak guztioi!