X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Ekitaldien agenda

#gulink: DBHrako proiektu berria

2018/03/19 Amorebieta (Bizkaia)

Gulink DBHko 1. eta 3. mailetarako Ibaizabalek prestatu duen proiektuak, komunikazioa eta ikasketa aktiboa eta kooperatiboa bultzatzen ditu, teoria eta praktika partekatzea ahalbidetuz.
 
Ikaslearen liburuak:
  • Hainbat aletan formalizatuta.
  • Bereizitako orriak edukiak edo ariketak lantzeko.
  • Informazioaren planteamendu bisuala, irudi, baliabide grafiko eta antolatzaile bisual ugari bilduz…
  • Era askotako ariketa ugariren proposamena, testu ingurua zehaztuz: ahozkoak, taldekoak, metakogniziokoak, ikerketakoak, manipulaziokoak...
  • PISAren estiloko ebaluazio proben ereduak, etapako amaierako proba keta nazioarteko probak gainditzeko.
  • Ale ugarien itxiera hezkuntza berrikuntzako proposamenekin: flipped classroom, PBL eta ekintzailetza.
  • Bertsio digitalerako lizentzia biltzen dute.
 
Irakasleentzako baliabideak:
  • Gida didaktikoa ikaslearen liburuko orrialdeak erreproduzitzen dituena; ariketa guztien erantzunak biltzen dituena; eskuragarri dauden baliabide guztiak eduki bakoitzari lotura erakusten dituena; eta ikasketa kooperatiboko ariketak proposatzen dituena.
  • Web baliabideak webgunetik deskarga daitezke, eta inprimagarriak eta editagarriak dira (doc eta pdf formatuetan); askotarikoak eta anitzak, ikasgai bakoitzaren beharren araberakoak (errefortzua, diktaketak, zabaltzeko, testuak, ebaluazioa, programazioak, audioak, erantzunak, PBL, Inteligentzia anitzen paleta, ekintzailetza, Flipped classroom…).
  • Bertsio digitalerako lizentzia biltzen dute.
 
Bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
Katalogoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
Proiektuaren webgunera joateko >>>sakatu HEMEN<<<.