X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Ekitaldien agenda

#gulink: Batxilergorako proiektu berria

2018/03/18 Amorebieta (Bizkaia)

Gulink Batxilergoko 1. mailarako Ibaizabalek prestatu duen proiektuak, komunikazioa eta ikasketa aktiboa eta kooperatiboa bultzatzen ditu, teoria eta praktika partekatzea ahalbidetuz.
 
Ikaslearen liburuak:
- Bi aletan formalizatuta:
Ale teorikoa:
  • Edukien garapen oso bisuala, ebatzitako adibideekin, azterketa ereduekin, aipuak dituzten testuekin…
  • Unitate bakoitzaren amaieran, lan proposamenak, landutako edukiak testuinguruan kokatzeko, handitzeko, laburtzeko edo erlazionatzeko.
  • Unitatearen ebaluazioa (testa, testu iruzkina, ariketak…).
Ale praktikoa:
  • Unitatearen hasieran, eduki nagusiak jasotzen dituen orri bikoitzeko antolatzaile bisuala dago.
  • Atal praktikoetan eta aplikatzeko ataletan antolatutako lan proposamenak: testu iruzkina, eztabaidarako proposamenak, ebatzitako problemak, proposatutakoak, laborategiko praktikak, zientzia testuinguruaren arabera…
  • Unitatearen ebaluazioa, ikasketa prozesuari buruzko hausnarketa barne (metakognizioa).
- Bertsio digitalerako lizentzia biltzen dute.
 
Irakaslearentzako baliabideak:
  • Gida didaktikoa ikaslearen liburuko orrialdeak erreproduzitzen dituena; ariketa guztien erantzunak biltzen dituena; eskuragarri dauden baliabide guztiak eduki bakoitzari lotuta erakusten dituena.
  • Web baliabideak webgunetik deskarga daitezke, eta inprimagarriak eta editagarriak dira (doc eta pdf formatuetan); askotarikoa keta anitzak, ikasgai bakoitzaren beharren araberakoak (Fitxa osagarriak, testuak, ebaluazioak, programazioak, audioak, erantzunak…). Hezkuntza Berrikuntzari eta lan proposamenari buruzko Dokumentu didaktikoak: PBL, ikasketa kooperatiboa, inteligentzia anitzak, ekintzailetza, metakognizioa, Flipped classroom.
  • Bertsio digitalerako lizentzia biltzen dute.
 
Bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Katalogoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Proiektuaren webgunera joateko >>>sakatu HEMEN<<<.