Ekitaldien agenda

Gau Beltza zoriontsua!

2022/10/25 Durango (Bizkaia)

Gau Beltza zoriontsua! Ezagutu gure irakurketa beldurgarriak eta bizi gau ikaragarria Ibaizabalekin.
 
Gerturatzen ari da Gau Beltza... Isil-isilik, gauaren babesean ezkutatuta, iluntasuna lagun... —Uuuuuf, a zer sustoa! Gogoan al duzu zein dibertigarria den beldurrezko istorioak irakurtzea ohe gainean manta batekin tapatuta? Gau beldurgarriena istorio bikainekin girotzen saiatuko gara, baso misteriotsuz, sorgin bihurriz, katu zitalez, munstroz eta sorginkeria magikoz betetako istorioekin.
 
Bizi aldi berean beldurgarria eta dibertigarria den Gau Beltza adin guztietarako sorginkeriaz betatako gure proposamenekin.
 
3 eta 6 urte arteko mamu txikientzat:
Ez naiz beldur! Ezagutu Xarpa katu ausarta. Abandonatutako etxean azaltzen zaizkion abentura ikaragarriekin topo egiten duenean, Ez naiz beldur! egiten du oihu katuak.
 
Begiratu leihotik! Nori ez zaio gustatzen leihoetatik begira egotea? Kontuz ibili... barruan topa dezakezun horrekin susto bikaina har dezakezu!
 
Wandari hitzak trabatu zaizkio Bota hitz magikoak Wanda sorgin txikiarekin eta Learekin... Eta ikusi zer nolako sorpresa dagoen ezkutatuta!
 
Lehiaketako munstrorik okerrena Ez galdu Munduko Munstro Maskota Onenaren Lehiaketa... Parte hartu nahi al duzu?
 
Nire ohe azpiko maitagarria Nire ohe azpian maitagarri bat bizi da, baina zer egiten du ni eskolara joaten naizenean? Gaur jakingo dut!
 
Beldurraren aurka borroka egiten duten 7 eta 11 urte artekoentzat:
Hilerriko mamuak Nekaneren anaiek sustoa eman nahi diote Iñaki lagunari eta gau batean hilerrira eramango dute. Han emango du gau osoa mamuen mende...
 
Santurtziko mamuak Nork esan zuen mamuak gazteluetan bakarrik bizi direla? Santurtziko mamuak herriaren erdi-erdian eta parkean bizi dira, jendez inguratuta. Mamu atseginak eta alaiak dira. Ba al zenekien zu ere mamu bihur zaitezkeela?
 
Eskola sorgindua Estibalitz lo geratu da Astrabuduko ikastetxeko komunean. Ez da inor geratzen barruan eta... sorginkeriak hasi berri dira!
 
Mamuak datoz! Nola aterarazi etxe zahar bateko mamuak? Auskalo! Baina Pantxo, Teban eta Josezer hori lortzen tematuta daude.
 
Ada Goth eta sinfonia beldurgarria Lagundu nahi al diozu Ada Gothi abentura honetan eta Ilunpe Jauregia zeharkatu? Han bizi da aitarekin, zerbitzariekin, etxe-andereñoarekin eta mamu batzuekin batera.
 
Vlad, munduko banpirotxo baldarrena bilduma Zortzi urte ditu Vad banpiro txikiak, eta ez zaio gustatzen banpiro bati gustatu beharko litzaiokeen ezer: gorroto du odolaren zaporea, ez daki saguzar bihurtzen eta, denetan okerrena: izugarri gustatzen zaio eguna esna ematea, gizakiei buruzko nobelak irakurriz!
 
12 eta 14 urte arteko ausartenentzat:
Iratiko sorgin basatia Ikasle talde bat Irati basora iritsi da egun lasai batzuk emateko asmoz, baina zerbait arraroa ari da gertatzen basoan: eguraldi nahasia dago, ardi bat zatituta azaldu da, eta emakume bat hilda... Bihurtu nahi al duzu talde honetako kide eta haiekin batera argitu misterioa?
 
Banpiroen hiria Ba al zenekien banpiroak existitzen direla? Bai, bai.. halaxe da... bene-benetakoak dira! Gainera, pertsonen artean (gure artean!) ezkutatzen dira haien misio sekretuak aurrera eramateko. Ausartuko al zinateke haien sekretuak argitzen?
 
Beldurrak airea Zazpi kontakizun zirraragarri gai ilunak eta esperientzia kitzikagarriak bizi nahi dituztenentzat. Ausartzen zara?
 
Eta hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila zure herriko plazan!