Ekitaldien agenda

Gabonak eta Ibaizabaleko liburuak: konbinazio ezin hobea

2021/12/22 Durango (Bizkaia)

Hasi da abendua eta Gabon kutsua nabari da bazterretan.
 
Hasi da abendua eta Gabon kutsua nabari da bazterretan. Argiak eta apaingarriak, gabon kantak, topaketak... Magia airean dago. Eta zer dago liburua baino magikoagorik? Fantasiarako, beste bizimodu batzuetarako eta beste mundu batzuetarako leihoa. Zabal ezazu!
 
Jarraian, atsedenerako eta ilusioz betetako egun hauetarako irakurketa idealen aukeraketa bat topatuko duzu. Adin eta zaletasun guztietarako liburu bikainak daude. Olentzerori, Errege Magoei edo Bizarzuriri idatzitako edozein gutunetan agertu beharreko liburuak, eta gabonetako gaien inguruko liburuak, garai magiko honetaz are gehiago gozatzeko.
 
0-6 urteko irakurleentzat
 
Australiako Sophie Beerren Maitasuna eta familia liburuan, 3 eta 6 urte arteko umeek familia mota ugari ezagutuko dituzte: bi aita dituztenak, bi ama dituztenak, ama bakarra dutenak eta abar. Errimadun testuari eta azal hegalei esker, aniztasuna eta inklusioa sustatzen duen irakurketa hau esperientzia oso dibertigarria da.
 
Gehiago nahi zuen balea errima arinak eskaintzen dituen Rachel Brighten eta ilustrazio zehatzak eta iradokitzaileak egiten dituen Jim Fielden artean sortutako tandemaren proposamen berria da. Itsasoan girotutako istorioa, kontsumismoa prebenitzen laguntzen duena.
 
 
Burgi hartza pertsonaia maitatua, baldarra eta xaloa da, irakurlearen sinpatia erakartzen duena. Gabon zoriontsuak, Burgi! liburu honetan, egile eta ilustratzaile David Melingek apaintzeko zuhaitz perfektuaren bila erakutsiko digu Burgi. Lagunduko al diozu gabonetako magia eta besarkadak lortzen?
 
Lu Fraser egilearen eta Kate Hindley ilustratzailearen Jak txikiena liburu honetan argi utziko digute talde handi batean txiki izateak buruhauste handiak sor ditzakeela. Baina, batzuetan, egoera zailenek ezusteko handia izan ohi dute atzean. Nor garen eta nor bihur gaitezkeen azaltzeko aurkikuntzen albuma.
 
Altzearen liburubusa liburuak, Inga Moore idazle eta ilustratzaile angloaustraliarraren lanak, liburuen eta liburutegien magiari buruzko istorio bizia aurkeztuko digu.
 
 
6-8 urteko irakurleentzat
 
Antton Kazabon egileak eta Enrique Morente ilustratzaileak Hur, Lur eta Ur lanean naturaren sormen indarrari eta irudimenaren garapenari buruzko liburua aurkezten digute; mitologiak eta naturaren indarrak bat egiten dute bertan. Mendi lehortua berriro landarez janzteko zer egin dezakezun ikusi nahi duzu?
 
Amatxoren jertsea, bestalde, dolu prozesuari buruzko istorio zintzoa, hunkigarria eta adore emailea da. Jayde Perkin egile eta ilustratzaile britainiarrak, bilduma honekin, dolua gai irisgarri bihurtu du, eta mina gainditzeko gida izan daiteke.
 
Pirata bihotza pirata baten eta arrantzale txiro baten arteko laguntasunari buruzko istorio hunkigarria da: Sébastien Perezen istorio xarmagarria. Justine Braxen ilustrazioekin.
 
 
8-12 urteko irakurleentzat
 
Eskarmentu handieneko irakurleentzat, abenturaz, misterioz eta zirraraz betetako gomendio ugari dakarzkigu.
 
Stella Montgomeryren misterioak misteriozko bildumak hiru liburu ditu: Grimpeneko aztia, Baso debekatua eta Mendiko Erregea. Stella 11 urteko neska umezurtza da, eta zaintzapean duten hiru izeba belduragarriren kargura bizi da. Hala ere, beti sartzen da fantasiazko gertaera zirraragarrietan.
 
Anne Jankéliowitch egileak eta Annabelle Buxton ilustratzaileak, Olivier Charbonnel paper ingeniariarekin lankidetzan, lan zoragarri hau ekarri digute: Lurra. Album horren bidez, Lurra planetari buruzko datu eta bitxikeria asko ezagutu ahal izango dituzu, baliabideak, jatorria, gizakiaren eta beste espezie batzuen bilakaera. Bioaniztasunari, uraren zikloari, lurrazalari, sumendi jarduerari, gizateriari eta lurreko baliabideen mugei buruzko orrialde bikoitzak ditu.
 
 
Azkenik, Mezutxoa botilan, Muxote Potolo Batena, Lauden argitaratutakoa, album ilustratua da, gure jakin-mina eta sormena zorroztea proposatzen digu, eta gure burua hobeto ezagutzen laguntzen digu.
 
 
12 urtetik aurrerako irakurleentzat
 
12 urtetik aurrerako irakurleek ingelesa praktikatu bitartean gozatu egingo dute honako hauek irakurriz: The Land of Giants eta The Ones with no Shadows, Eyes of Midnight trilogiako azken bi liburuak (Ojos de Medianoche) gaztelaniaz ere dagoeneko eskuragarri. Fantasy eleberriak dira biak, izurritetik ihesi, armagizon, erraldoi, heroi eta antzeko pertsonaiez inguratuta abentura ugaritan murgilduko den gazte umezurtz baten istorioak kontatzen dira. Gainera, QR bati esker, ahozko kontakizuna ere eskuragarri dago, oso-osorik ingelesez.
 
 
Azkenik, 14 urtetik gorako neska-mutilek Boliviako eta Peruko paisaia ezkutuenak eta ederrenak ezagutuko dituzue, mila urteko kulturari buruzko egia ezagutzeko. Natalia Alonsoren Inkaren begia, liburuak adin ugaritako lau anai-arreba aurkeztuko dizkigu. Egun batetik bestera, detektibe bihurtuko dira eta aita erreskatatzera abiatuko dira, bahitu egin baitute.
 
Historian sakontzea gogoko baduzue, Gaizka Arostegiren azken eleberria, Antipodak, 80ko hamarkadan Donostian girotutako amodiozko istorioa aurkeztera dator. Eleberriak harremanetan kaltegarriak diren eta bizikidetza zailtzen duten estereotipo eta aurreiritziak azaleratzen ditu. Eta, elkar ulertzeko eta errespetatzeko bidean aurrera egiteko, ulertezintasunak, intolerantzia, aurreiritzi eta gorroto mota guztiak gainditzen ikasi behar dugula adierazten digu.
 
Azken kontakizunean, Ezberdina bezain gozoa izenekoan, Antton Kazabonek bikote gazte baten maitasunarekiko ikuspegi ugari aurkeztu dizkigu. Emozioek gure ikuspegiak eta jarrerak nola baldintzatzen dituzten ikasi behar dugula diosku liburuak, lagunen garrantzia, edo harreman toxikoak identifikatzeko beharra, besteak beste.
 
 
Ikusiko duzuen moduan, aurtengo Gabonak irakurketaz beteta egon daitezke: abenturak, mundua hobeto ezagutzeko liburuak, istorio samurrak eta balioz betetakoak, bilduma ilustratuak... Bakarrik gauden uneetarako liburuak eta familiak partekatzeko liburuak. Irakurketa zoriontsuak eta Eguberri on!