X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Ekitaldien agenda

Egin bat Ezinbesteko Irakasleak erronkarekin

2020/05/22 Durango (Bizkaia)

Ibaizabalek irakasle guztien esfortzua eta lana eskertzeko kanpaina abiatu du. Maiatzaren 31ra arte #EzinbestekoIrakasleak diren horientzat umeen milaka esker on lortzen saiatuko da.
 
 
Ibaizabalek «Astebete, milioika esker» erronka proposatu du etxean egon garen hilabete hauetan Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko etapetako irakasleen lanari, batzuetan ikusezina denari, balioa emateko.  Proposamena sinplea da: ume bakoitzak sare sozialetara bideoa igo behar du, #EzinbestekoIrakasleak traolarekin, maiatzaren 31 baino lehen irakasle zoragarri horiei eskerrak emanez.
 
Ibaizabalek ikusgarritasuna eta aitorpena egin nahi die hezitzaileen kolektiboari egoera berri honi aurre egiteko izan duten inplikazio eta erabakimena dela eta. Ikasleengana iritsi direlako proposamenekin, jarduerekin, onlineko eskolekin… jauzi teknologiko handia bikain gainditu dutelako.  Baina, azken batean, ez teknologiak, ez distantziak, ez classroomak, ez webinarrak, ezta plataformek ere ezingo dituztelako ordezkatu. Irakasleak ezinbestekoak dira!
 
Denok dugu buruan inspiratu gintuen irakasleren bat, jarraitzeko indarra eman ziguna, hobetzeko gogoa eta aurrera egiteko ezagutzak eskaini zizkiguna. Haren irribarreak, begiradak, azaltzeko moduak edo maitatzeko moduak, diziplina eta gertutasuna nahastuz, egin gaitu gutako bakoitza garen modukoa.
 

«Orkestra zuzendari lanetan aritu dira,
musika tresna guztiak aldi berean jo dezaten saiatuz,
melodia epikoa sortuz».

 
Irakasleak ezinbestekoak direla bagenekien, baina orain superheroi gisa jokatzeak mugarria markatu du. Urrunetik eman dituzte eskolak eta ikasle guztiek proposatutako ezagutzak eskura ditzaten kezkatu dira. Etxetik orkestra zuzendari lanetan aritu dira, musika tresna guztiak aldi berean jo dezaten saiatuz, melodia epikoa sortuz.
 
Javier Cendoyak, Grupo Edelviveseko zuzendari nagusiak, azaldu duenez, «guretzat funtsezkoa izan da aste hauetan gure irakasleen lana ahalik eta gehien erraztea. Orain, uste dut gure gizarte osoaren aldetik omenaldi oso berezia merezi dutela».
 
Hori dela eta, Ibaizabalek #EzinbestekoIrakasleak erronka proposatu du: «Astebete, milioika esker». Hauxe da unea ume guztiek bideoa sare sozialetara igo dezaten #EzinbestekoIrakasleak traolarekin irakasleen lana eskertuz. Bideoan hitz batzuk eskain diezazkiekete, marrazki bat… edozein ideia zoragarria izango da irakasleei esker ona emateko. Epea maiatzaren 31ra artekoa izango da.
 
 
 
Bdeoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Eman diezaiegun txalo zaparrada, merezi dute eta.
 
Egin bat Ibaizabal erronkarekin! #EzinbestekoIrakasle horien alde!