X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Ekitaldien agenda

Edelvivesen erosi online testu liburu guztiak: azkar, erraz eta seguru

2020/07/30 Durango (Bizkaia)

Ibaizabalek online saltzeko plataforma du abian, argitaletxe guztien testu liburuak erosteko, erosketa prozesu arinaren eta errazaren bidez, eta bidalketa gasturik gabe.
 
Aurten ere, Ibaizabalek online saltzeko plataforma du abian, argitaletxe guztien testu liburuak erosteko, erosketa prozesu arinaren eta errazaren bidez. Zerrenda osoa enkargatu ahalko duzu, minutu gutxi batzuetan, eta bidalketa gasturik gabe.
Dagoeneko, 425.000 liburu baino gehiago bidali ditugu, 60.000 eskaera baino gehiago kudeatu, eta 40.000 familiak baino gehiagok Edelvivesen esku utzi dute kudeaketa guztia.
 
 
Zer eskaintzen du?
  • Argitaletxe guztien testu liburuak; zerrenda osoa leku bakar batean.
  • Stocka bermatuta.
  • Entregatzeko konpromisoa.
  • Segurtasuna.
 
Neurrira egindako finantzaketa
 
  • Ordainketa zatikatua 120 eurotik gorako erosketetan, Instant Credit by Banco Sabadell-ek ezarritako baldintzen arabera*.
  • % 25eko UTB txartelaren bidez egiten diren ordainketetarako.
  • % 18,39ko UTB banku kontuaren bidez egiten diren ordainketetarako.
  • Ordainketa zatikatzeko aukera, 6 eta 24 kuota bitartean, kuotako 20 euroko gutxieneko zenbatekoarekin.
 
*Eguneratu daitezkeen baldintzak. Argibide gehiago.
 
Bidalketa gastuak
Webgunetik Penintsulan eta Balearretan egiten diren erosketa guztietarako doakoak izango dira.
 
Erosketa erosoa
Bi aukeren artean hautatu ahalko duzu, zure lehentasunen arabera:
 
  • Zerrendaren argazkia:egin zure zerrendaren argazkia, kargatu webean (titulu guztiak ezagutuko ditu) eta bete erosketa prozesua.
  • Kopiatu-itsatsi:nahiago baduzu, zerrenda kopiatu eta webgunean itsatsi ahalko duzu; automatikoki identifikatuko ditu liburu guztiak.
 
Edozein kontsulta egiteko, bezeroari arreta emateko ordutegian jarri ahalko zara harremanetan: astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara eta ostiraletan, 09:00etatik 14:00etara; jaiegunetan ez dago arreta zerbitzurik.
 
  • Posta elektronikoan: ventaonline@edelvives.es
  • Doako telefono honetan: 800 007 725
  • Txatean: www.edelvives.com
 
Itzultzeko erraztasunak
 
  • Edelvives arduratuko da batzeaz, eta ez dizu kosturik eragingo.
  • Eskaera jaso eta 15 egun bete arte itzuli ahalko duzu.
  • Zenbateko osoa itzuliko zaizu, gehienez 3 eguneko epean.
  • Irailean zerrendetan aldaketarik badago, aldaketak izan dituzten liburuen itzulera izapidetuko dugu.
 
Zure eskaera, produktuaren disponibilidadearen arabera, nahi duzunean iritsiko zaizu zehazten duzun lekura. Edelvivesek entregarako konpromisoa du zurekin.
 
Gune fisikoak
Gure Edelvives Guneetan, honako hauek izango dituzu:
 
  • Zure eskaeraren aurrekontua.
  • Ordaintzeko erraztasun gehiago: eskudirutan, txartelaren bidez, finantzaketa bidez…
  • Gunean batzeko aukera, eskaera eskuragarri dagoenean.
 
Gizarte erantzukizun korporatiboa
Gainera, proiektu solidario batean jardungo duzu lankidetzan; izan ere, Edelvives taldeak 2020-2021 kanpainako liburu testuen online salmentetan eskuratzen dituen onuren % 0,7 nazio eta nazioarte mailako gizarte proiektuetara bideratuko du.
 
Erosi orain eta jarraitu gozatzen!