X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Ekitaldien agenda

Dena hasten da liburudendan

2020/07/01 Durango (Bizkaia)

“Dena hasten da liburudendan” liburu-dendei laguntzeko kanpainaren leloa da.
 
Koronabirusa dela eta, liburu-denden jarduera hilabete bi baino gehiago geldi egon eta gero, liburu-dendek ateak ireki dituzte. Irekiera berri honi laguntzeko, Espainiako Liburu Ganbara Elkartea osatzen duten elkarteek (CEGAL, FGEE eta FANDE) eta Euskadiko Liburuaren Ganberak komunikazio kanpaina bat martxan jarri dute herritarrak liburu-dendetara joateko. Kanpaina honen leloa hurrengoa izango da:
 
 
Sormen hau partekatzeaz gain, edonork liburu-denda zerk egiten duen berezi, edo bizitako esperientzia kontatu dezake sare sozialen bidez.
 
Proposamena sinplea da, bideoa sare sozialetan txertatu #DenaHastenDaLiburudendan hastag-arekin eta kanpainaren profila aipatuz sarean. Bideoak mugikorrarekin graba daitezke eta minutu bat baino gutxiago iraun behar du. Bideoan hurrengo galderari erantzutea proposatzen dizuegu: Zure bizitzan zehar, zer hasi zen liburu-denda batean? Edo, zer da liburu-dendak ezberdin egiten duena?
 
Era berean, irudiak eta/edo bertan iruzkinak txerta daitezke edota testuak edota bideoen bidez istorioak edota zuen liburu-dendekin erlazionatutako irudiak, hashtag-a erabiliz.
 
Bat egin liburu-dendei laguntzeko kanpainarekin!
 
#DenaHastenDaLiburudendan