Ekitaldien agenda

Concha Roldán: «eduki elkarreragileak dira garuna benetan hunkitzen dutenak»

2022/06/09 Durango (Bizkaia)

Grupo Edelvivesek eta Geniallyk bat egin dute hezkuntzako teknologian puntakoak diren beste enpresa batzuekin, eskola elkarteari proposamen digital pertsonalizatua eskaintzeko.
 
 
Mundua abiadura handian doa, eta hezkuntza sektoreak neurria eman behar du eta eraldatu egin behar da, ikasleen prestakuntza beharrei erantzuteko. Hala sortu zen Iceberg, Grupo Edelvivesek Genially, Additio, Edpuzzle eta Matificekin batera eskaintzen duen proposamen digitala.
 
Concha Roldánek, Geniallyko VP of Education Sector-eak, Icebergen parte hartzaileak, gurekin hitz egin du, Geniallyri buruzko xehetasun guztiak emateko.
 
1. Genially hezkuntzako eduki digitala sortzeko plataforma bat da, baina ez da bakarra.Zer eskaintzen du Geniallyk, mota bereko gainerako plataformek eskaintzen ez dutena?
Egia esan, nahiz eta edukiak sortzeko plataforma batzuk berdinak direla pentsatu, ez dira berdinak. Geniallyk beste tresna batzuez bestelako ezaugarriak ditu. Ezaugarri nagusia elkarreragitea da. Geniallyn sor dezakezun guztia elkarreragilea da eta, beraz, arakatzera garamatza. Horregatik dira materialak eta baliabide didaktikoak motibatzaileak eta horregatik erakartzen dituzte ikasleak. Animazioa ere Geniallyren beste bereizgarri nagusietako bat da; eduki elkarreragile guztiei mugimendua emateko eta arreta gehien interesatzen zaigun lekura bideratzeko aukera ematen du. Gainera, genially batean, ia edozein motatako kanpo baliabideak integra daitezke, besteak beste, YouTubeko bideoak, Google Driveko artxiboak, argazkiak, audioak, gifak eta abar. Eta, genially bat eratu ondoren, beste plataforma batzuetan sar dezakezu, hala nola Google Classroomen, edo LMS batean, hala nola Moodlen edo Canvasen. 
 
2. Tresna hori norentzat dago pentsatuta, ikastetxearentzat, ikasleentzat, irakasleentzat…?
Genially eskola elkarte osoarentzat da baliagarria, hain zuzen ere: ikastetxe oso batentzat edo talde txikiago batentzat. Duela urte batzuk konturatu ginen eduki elkarreragileak direla garuna benetan hunkitzen dutenak, baina haiek sortzeak ahalegin handia eskatzen zuen. Hori dela eta, edozein pertsonak baliabide elkarreragileak azkar eta erraz egiteko moduko tresna bat garatu genuen, kontuan hartuta horrek hezkuntza ingurune osoari dakarzkion abantailak: irakasleak gai izatea ikasleak motibatzeko, gida bilakatzea, ikaskuntzaren bideratzaile izatea, ikasgelan jolaserako dinamikak sartzea eta, horretarako, baliabide gamifikatuak baliatzea eta ikasleen artean maker kultura sustatzea. Hala, ikasleen ikaskuntza sortzailea da, inplikatu egiten dira, haien lorpenen kontziente dira eta ikasten ikasten dute. Ondorioz, guztiek areagotzen dituzte gaitasun digitalak edozein ikaskuntza ingurunetan: presentziala, online edo hibridoa. 
 
3. Nola errazten du Geniallyk ikaskuntza?
Geniallyk aukera ematen du zenbait metodologia didaktiko aplikatzeko, eta oso ongi dabil ikaslea erdigunean jartzen dutenekin. Adibide oso argia da gamifikazioa nola errazten duen. Jolas elkarreragileen bidez –escape room edo breakoutak–, ikasleak erronka bat edo misio bat taldean ebazteko eginkizunean inplikatzen dira. Hala, arazoetan oinarritzen den ikaskuntza eta elkarlaneko ikaskuntza sustatzen ditu. Ondorioz, haien etorkizunerako trebetasun oso garrantzitsuak garatzen dituzte, hala nola pentsamendu kritikoa, gizarte-harremanak eta komunikazioa. 
 
 
4. Azken bi urteotan, bi sari lortu dituzue: 2020an, hezkuntzako ekimen teknologiko onenaren aintzatespena jaso zenuten Global EdTech Startups Awards sarietan, eta, 2021ean, aurkezpenetarako tresnarik onenarena, EdTech Digest-en. Zer esan nahi du horrek zuentzat?
Zalantzarik gabe, sari horiek EdTech sektorearen barruan erreferente gisa eta talde gisa hazten jarraitzera bultzatzen gaituzte. Genially etengabe ari da aurrera egiten, esperientzia hobetzen edukiak sortzean eta eskola elkarteari, haren egunerokoan, laguntza ematen dieten ezaugarriak garatzen. Gure eginkizuna beteko du ikusizko edukiak eta elkarreragileak mundu osoan irakasteko eta ikasteko estandar bat direnean. Gure eskola elkarteak hazten jarraitzea nahi dugu, eta tresnarekiko konexioa gero eta sendoagoa izatea, eta ziur horrelako sariek horretan lagunduko digutela. 
 
5. Grupo Edelvives, argitalpen sektorean, argitaletxe buru da hezkuntza teknologian.Nola aberastuko ditu Geniallyk haren hezkuntza proiektuak?
Irakasleek, Geniallyren bidez, haien eduki eta baliabide digitalak sortu eta Grupo Edelvivesek eskaintzen dizkienetara gehitu ahalko dituzte, guztia leku bakar batean. Hala, ingurune aberastua lortuko da, ikaskuntzako esperientzia paregabeak izango dituena, ikasgela bakoitzaren errealitatera eta beharretara egokitu daitezkeenak. Gainera, ez dugu ahaztu behar ikasleek gero eta gehiago eskatzen dutela alde aktibo izatea eta erabakiak hartzea haien ikaskuntza prozesuan. Hori dela eta, Genially tresna egokia da ikasgelan maker kultura sustatzeko eta ikasle bakoitza haren eduki elkarreragileak diseinatzera eta sortzera animatzeko.
 
6. Zergatik egin duzue Grupo Edelvivesekin bat egitearen eta Edupuzzle, Adittio eta Matificekin batera hezkuntza zerbitzua eskaintzearen alde?
Egunero ikusten dugu: eskola elkarteak ahalmen pedagogiko handiko zenbait plataforma digital ditu. Hala ere, ez da beti erraza ikasgelan ezartzea eta helburu didaktikoei lotzea. Hori dela eta, gure ustez, Grupo Edelvivesekin bat egitea apustu handia da, testuinguru pedagogikoa emateko plataforma bakoitzaren erabilerari. Zalantzarik gabe, erraztu egingo du irakasleen lana eta sustatu egingo ditu eraldaketa eta hezkuntza berrikuntza ikasgelan.