X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Ekitaldien agenda

Bidaiatzeko irakurtzea: udako gomendioak 4 urtetik aurrera

2019/07/22 Amorebieta (Bizkaia)

Oporraldi honetan, liburu on bat hartu eta hegan egitera animatu nahi zaitugu. Hemen erakutsiko dizugu nola. Gozatu bidaiaz!
 
«Liburuan bidaiatzeko» jarraibideak: igo orrira, irakurri, egin hegan, gozatu, erregistratu ikusitakoa, entzun sentitutakoa, itzuli, partekatu zure irakurketa. Erraza, ezta? Orain zure hegaldia hartzea besterik ez zaizu falta.
 
Umorez betetako abentura, urrutira joateko beldurrik ez duten guztientzat: Untxiño galduta? Bai zera! Eta dena bakarrik egin dezaketela uste duten haientzat, abentura handi bat: Otsoko eta etxerako bidea. Partekatzea zaila egiten zaien horietako baldin bazara, irakurri Katagorri kaskagogorrak ipuin dibertigarria. Edo agian nahiago duzu gaztelu bat bisitatu? Hala bada, orduan “EZ!” esan zuen zalduna irakurri behar duzu.
 
Turismo zientifikoa: Dinosauroei buruzko egia liburuak lagunduko dizu izaki hauen ezaugarri adierazgarri batzuk ezagutzen, modu dibertigarrian.
 
Udako oporraldi ona izan!