X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Ekitaldien agenda

ARETO NAGUSIAn dugu hitzordua

2018/12/03 Durango (Bizkaia)

Durangoko Azokaren ingurutan hitzordua daukagu ARETO NAGUSIA espazioan.
 
Abenduaren 6an, osteguna, 15:30etan, Durangoko Azokaren inguruko jardueren barruan, ARETO NAGUSIA espazioan, “A BOCADOS” liburuaren aurkezpena egingo dugu.
 
ETB2ko ABOCADOS programan Ander Gonzalez sukaldariak eta Gabriela Uriarte nutrizionistak prestatutako 50 plater nabarmenenak biltzen dituen liburuaren aurkezpenera gonbidatzen zaitugu. Familia guztiarentzako errezetak eta nutrizioa aholkuak jasotzen dituen liburua.
 
Ez galdu aukera, sarrera librea da. Etor zaitez ezagutzera!
 
Eguna: abenduak 6, osteguna.
Ordua: 15:30era.
Lekua: Durangoko Azoka, ARETO NAGUSIA, Landako etorbidea, 6. Durango.
Aurkezpena: Ander Gonzalez (chef) eta Gabriela Uriarte (nutrizionista) egileen eskutik.
 
Ekitaldiaren gonbidapena ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.