X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Ekitaldien agenda

ALANDAR Saria 2020

2020/01/03 Madril

Grupo Edelvives-ek Gazteentzako XX. Alandar Narratiba Saria-ren deialdia egin du.
 
Grupo Edelvives-ek haurrei zuzendutako literatur lanen kalitatearen garrantzia kontutan hartuz, Gazteentzako XX. Alandar Narratiba Saria-ren deialdia egin du.
 
Honen bitartez, bere helburua hauxe da: egileak animatzea 12 urte baino gehiago duten gazteei zuzendutako testu literarioak sortzen, literaturarekiko gustua sendotzeko, munduaren ikusmena zabaltzeko, berau interpretatzeko klabeak emanez.
 
Orri kopurua: 120 gutxienez; 150 gehienez.
 
Hizkuntzak: originalak gaztelaniaz edo Espainia estatuko edozein hizkuntza koofizialetan idatzita egon behar dira.
 
Epea: Originalen onartze-epea 2020ko Urtarrilaren 31an bukatzen da.
 
Epaimahaiaren erabakia 2020ko Ekainaren 30a baino lehen ezagutuko da.
 
Saria: 14.500 €.
 
Originalak hurrengo helbidera bidali:
 
Grupo Edelvives (Premio Alandar)
Xaudaró, 25
28034 Madrid
 
Informazio gehiagorako >>>sakatu HEMEN<<<.