X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Ekitaldien agenda

2021eko udazkeneko gomendioak: 0-2 urte

2021/11/05 Durango (Bizkaia)

Ibaizabalek hiru liburu berri aurkeztu ditu haur bildumetan.
 
Ibaizabal argitaletxeak hiru nobedade argitaratu ditu txikienentzat: “Azeri, zer berri?”, “Nolakoa zara?” eta “Zenbat aldiz egin du Kizkur ardiak bee?”.
 
Liburu horien bidez, txikienei zenbatzen, sentimenduak eta emozioak lantzen edo animalien ahotsak ezagutzen lagundu nahi zaie, besteak beste.
 
Ilustrazio leunak eta atseginak, argiak eta eraginkorrak dituzte liburuek, edo forma sinpleak eta kolore degradatuak.
 
Gehiago jakin nahi baduzu, ikusi >>>prentsa oharra<<<.