X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Ekitaldien agenda

2020 ikasturteko ikasliburuen bekak

2020/06/09 Durango (Bizkaia)

PROZESUA EKAINAREN 22tik AURRERA ZABALIK
 
Data horretatik aurrera, izena emateko formularioa erabilgarri egongo da webgune honetan bertan.
 
 
Edelvives Fundazioak Grupo Edelvivesen ikasliburuen kostuaren % 50eko beka emango die Gobernuak onartutako errenta minimoa jasoko duten familiei.
 
● Edelvives Fundazioak bere gain hartuko du Grupo Edelvivesi (Edelvives, Edelvives Comunitat Valenciana, Baula, Ibaizabal eta Tambre) lotutako ikasliburuen balioaren % 50.
● Gobernuak martxan jarritako bizitzeko gutxieneko errenta programa jasoko duten familiei emango zaie beka. Laguntzak curriculumeneko ikasgaietako liburuak biltzen ditu, dagokien lizentzia digitalarekin, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko hezkuntza etapetarako.
● Bekatik salbuetsita daude doakotasuna duten ikasmailak, hau da, komunitateak ikasleei ikasliburuak inolako kosturik gabe ematen dizkieten lekuetan (grafikan nabarmenduta ageri dira).
 
Jarraitu urratsa hauei beka eskatzeko:
1. Sartu formulario honetan eta bete eremu guztiak.
2. Erantsi dokumentu hauek:
- Familia liburua
- Eskolatze ziurtagiria
- Gutxieneko errentaren egiaztagiria
 
Gehienez ere hiru laneguneko epean jakinaraziko dizugu beka eman zaizun edo ez.
 
Harremanetarako: becas@edelvives.es
 
 
ESKATU BEKA
EKAINAREN 22TIK IRAILAREN 15ERA
 
 

Ibaizabal zure ondoan