X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Ekitaldien agenda

+Edelvives app-a: jazoerak argitzeko biderik onena

2019/03/13 Amorebieta (Bizkaia)

+Edelvives proiektuak app berri bat eskaintzen du ikastetxeetako jazoerei erantzuteko, bai Chromebooketakoak, bai liburu digitaletakoak.

Dagoeneko martxan dagoen +Edelvives app-ak Ibaizabaleko berrikuntza-proiektuei buruzko informazioa eskaintzen du, eta horrez gain, jazoera teknikoak zentralizatzeko aukera du. Hala, zerbitzu arinagoa eta hobea eskaintzen die ikastetxeei.
 
+Edelvives proiektu digital integralak honako hauek guztiak biltzen ditu: hezkuntza arloko eduki digitalak, gailuak, irakaslearentzako prestakuntza, geletarako konektagarritasuneko irtenbideak eta Iris, irakasle nahiz gurasoek gainbegiratutako nabigazioa egitea ahalbidetzen duen ikasgelako kudeatzaile iraultzailea. Horri guztiari esker, ikasgelak irauli ditu, eta ikastetxe asko eta askotan ezarri da.
 
Orain, erabiltzailearen zerbitzuan beste pauso bat emanda, app bat jarri dugu zuen eskura; «arazo bat dut» dioen botoi baten bidez, goitibeherako menu bat agertzen da eta bertan aukera daiteke jazoera mota: «Chromebook» edo «liburu digitalak».
 
«Chromebook» aukeratuz gero, ikastetxeko IKTen arduradunaren datuak betetzeko formulario batera eramango gaitu. Ekipoaren modeloa eta serie zenbakia ere sartu beharko ditugu, eta gailuaren argazki bat gehitzeko aukera ere izango dugu. Formularioa betetakoan, bidali, eta +Edelvivesetik ahalik eta lasterren erantzungo zaio.
 
Aldiz, «liburu digitalak» aukeratuz gero, jazoera gertatu zaion erabiltzailearen datuak eta lizentzia horren zenbakia sartzeko formulario batera eramango gaitu.
 
Gailu mugikor batetik edozein erabiltzaile sar daiteke aplikazio horretara Google Play (Android) edo App Store (IOS) dendetatik.
 
+Edelvives: denon eskura!