X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Ekitaldien agenda

-Altzearen liburubusa- ETBn

2021/11/19 Durango (Bizkaia)

Ibaizabalen bideo berria ETBrentzat.
 
Ibaizabalek HAURRENTZAKO ALBUMAK bilduman Altzearen liburubusa kaleratu du. Haurrentzako album ilustratu honek liburu eta liburutegien mundu ederrean murgiltzera gonbidatzen ditu txikiak. Baso batean girotuta dagoen istorio dibertigarriaren eta biziaren bidez eta bertan bizi diren animalien bidez, zenbait gai lantzen dira, besteak beste: ipuinen ahozko kontaketa, alfabetizazioa, banako eta taldeko irakurketaren gozamena edo liburuak eta horiek pertsonen artean loturak sortzeko duten gaitasuna.
 
Azaroaren 16tik urtarrilaren 6ra, haur eta gazteentzako ETB3 kanalean eta ETB1en gazteentzako “GOAZEN! telesaioan ikusgai.
 
Bideoa gure YouTubeko kanalean ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Liburuaren fitxa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.