Harremana | Web Mapa | Eskuragarritasuna
Prentsa gunea Ibaizabali buruz
2010.eko Irailaren 6a
 
Home > Txoko Gaztea > Disko berriak
Español | English
GURE PRODUKTUAK
DENDA
KULTURAZ BLAI
TXOKO GAZTEA
Lehiaketan
Teknologi Berriak
Liburuak
Musika
Karramarro Aldizkariak
Bideo Jokoak
Denbora Pasak
Foro Gaztea
Iragarkiak
IRAKASLEEN GUNEA
SEME-ALABEKIN
BANATZAILEAK
diskoak
 
 
albisteak >>> kontzertuak eta ikuskizunak >>>
 
 
 
Pag. 7: [1] [2] [3] [4] [5] [6] [7] 

URGABE


Izenburua: ISILEAN
Diskoetxea: OIHUKA
Aurkezpena: "Oihuka"ren eskutik, kalean dugu Urgaberen bigarren lana: "Isilean". Power-pop eta rock-a batzen ditu taldeak, eta gitarra ukitu sakonez eta indartsuz beteta dago bigarren lan hau. Hainbat kolaborazio izan dituzte.

SKALARIAK


Izenburua: 1997-2002
Diskoetxea: GOR
Aurkezpena: "Gor" diskoetxeak, ska talde honen lehen bilketa argitaratu du. 22 abesti eta "streetīs ska" DVD-a jasotzen ditu. Beraz, entzun zer-nolako taldea ikusteko aukera paregabea duzuen.

KEROBIA TALDEA


Izenburua: ROSE ESCARGOT
Diskoetxea: GOR
Aurkezpena: Musika ala liburua? Musika da, bai, baina pertsonaia bat dago, laku jakin bat eta historio mordoa. Egia esan, entzutekoa da Kerobiaren lan berria.

STUPENDA JONES


Izenburua: ETORKIZUNA LEHERTU
Diskoetxea: GOR
Aurkezpena: Sakanatik datorren talde honek lehen diskoa atera du, eta Rock-Roll puruan du oinarria. Euskara eta gaztelania biltzen dira lan honetan eta, noski, erritmo biziak ere bai.

KAUTA


Izenburua: BILUZIK
Diskoetxea: OIHUKA
Aurkezpena: Lan berriaren izenak dioen bezala, biluzik agertzen zaizkigu, bai, azken lan honetan, beren egiazko izaera agerian utziz. Aldaketak ere nabariak dira beren lehen lanetik hona, beraz, entzun!!!

SISTEMA ARRAKALATU


Izenburua: PIN PAN PUN
Diskoetxea: OIHUKA
Aurkezpena: Beren izenari "Band" kendu diote oraingoan, baina ez pentsa musika ona zer den ahaztu zaienik. Entzun eta sentitu beren indarra!

GRUPO KUPELA


Izenburua: GAU GIRO
Diskoetxea: ELKAR
Aurkezpena: Kupela taldea ezaguna da Euskal Herriko erromerietan eta festetan. Urola bailarako Zabale (trikitixa), Larraņaga (panderoa, ahotsa) eta Berastegi (perkusioa) hirukoteak osatzen du. Maisuki uztartzen dituzte Larraņagaren bertsoak eta "betiko" trikitixa, festarako eta dantzarako gonbitea luzatuz.

SUGAN


Izenburua: SUGAN
Diskoetxea: ELKAR
Aurkezpena: Beasaingo talde gaztea da Sugan. Hiru neskaz eta bi mutilez osaturiko talde honek, beren lehen diskoa grabatu du. Konposizio guztiak beraienak dira. Musika eskolan hasitakoak, ezin hobeto murgildu dira irrati, taberna, eta gure etxeetako bazterretan. Kantuak, pop ukitukoak, freskoak eta euskal kulturaren bultzatzaileak dira.

 

 
Ibaizabal Argitaletxearen ingurunea:  
Deier
Ibaizabal LUIS VIVES argitaletxe taldearen parte da.