|
 |
diskoak |
 |
|
|
| |
| |
|
|
|
|
| |
 |
|
|
|
|
 |
 |
|
|
|
|
| |
|
|
 |
 |
 |
|
|
|
 |
 |
 |
Pag. 1: [1] [2] [3] [4] [5] [6] [7] 
| SURFIN KAOS |
|
 |
Izenburua: GOIZALDE SURREALISTAK
Diskoetxea: Brian´s Records
Aurkezpena: 2002ko urtarrilean jaio zen Surfin Kaos talde donostiarra. Koldo Soret (kitarra eta ahotsa), Dabid Gil (baxua) eta Ibon Etxebeste-k (bateria) osatzen dute taldea. Rocka, punk&rolla eta 60. eta 70. hamarkadetako rock-a jorratzeko elkartu ziren. Beraien lehenengo lanak 2003ko urrian ikusi zuen argia, "Surfin Kaos".
Bi urtean zehar jotzen ibili ondoren, Euskalerrian Euskaraz elkaterako kantua egin zuten, "25 urte eta gero... Euskalerrian euskaraz", alegia, eta 2005eko ekainean "Bizzionbizzi" grabaketa berria iritsi zen Oihuka diskoetxearen bidez.
Kontzertu eta rock and roll askoren ondoren, taldearen hirugarren lana izan zena iritsi zen: "Tryphyllon". Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin egin zuten lan berri hau.
Azken lan hau, "Goizalde Surrealistak" Brian´s Records-en eskutik datorkigu. Inoiz baino freskotasun eta heldutasun handiagoarekin datorkigu Surfin Kaos taldea, psicodelia, R&R, surf eta hard rock ikutu berriekin.
Iturria: www.e-boza.com
|
| JOK |
|
 |
Izenburua: INOIZ BAINO
Diskoetxea: Psilocybina Records
Aurkezpena: Jokinen disko berria da.
Pasa dira urte batzuk Jokin Euskal Herrian grunge estiloan aitzindari izan zen Uncle Mussels taldeko burua izan zenetik. Abesti borobilak egiteko zuen dohaia ez du galdu eta disko honetan erakutsiko digu.
"Inoiz baino" diskoan, geruza akustikoa duten abestiak daude, gailurretatik hegan dijoaztenak.
Azkenik, aipatu egin behar da lan honetan izugarrizko bidelagunetaz inguratu dela: Xabi Strubell, Juantxo eta Xabi Zeberio, Eñaut Balentziaga...
Iturria: www.kontaizu.net
|
| BUNPADA SOUND |
|
 |
Izenburua: ANITZAK HITZAK
Diskoetxea: Elkar
Aurkezpena: Bunpada Sound taldeak, Anitzak ekimenaren laguntzarekin, "Euskal Herria Anitzak Kolektiboa - ANITZAK HITZAK" cd-a aurkezten du. Asier Ercilla, David Nanclares, Endika Abella proiektu berri honetan batu egin dira harresiak etengabe eraikitzen eta suntsitzen diren garai hauetan, aniztasuna ardatza duen musika eta hitzak plazaratuz, horretarako bertoko eta beste jatorrietako musikarien laguntza izan dutelarik; Euskal Herria, Maroko, Angola, Kantabria, Irlanda, etab.
Musika mota asko eta beraien artean ezberdinak aurkitu ditzakegu proiektu deigarri honetan. New York-en hasi eta urte gutxiren buruan lurraldeko leku guztietara zabaldu zen rap-a, mundu osoan zehar entzun daitezkeen rock eta reggae doinuak, landu eta zaindu behar dugun gure euskal musika tradizionala eta munduko beste leku askotik jasotako ekarpenak (flamenko, raï, ballenato, etab). Munduan zehar bidaiatzeko hamar kanta, barneko eta kanpoko heziak gainditu nahi dituen ekimena, elkarbizitza multikultural batera abian.
Iturria: www.elkar.com
|
| GARI |
|
 |
Izenburua: 16 LORE
Diskoetxea: Elkar
Aurkezpena: Urte hasieran Kongora joan aurretik, grabaturik utzi zuen Garik bere lan berria.
Urteek ematen duten ikuspegiarekin, atzera begirako sotila bezain sentikorra aurkezten digu kantariak bere musika-ibilbideari errepasoa eginez.
"16 lore" disko honetan, azken batean, "Hertzainak" taldearen eta bere ibilbide pertsonalaren bilduma harrigarria dakarkigu, bergrabatutako 16 kantetan zehar. Bizitza bat, aktitude bat eta sentimentu bat 16 kapituloetan biltzen dituen kontakizuna gazi-gozoa duzu honako diskoa.
Iturria: www.elkar.com.
|
| KEN ZAZPI |
|
 |
Izenburua: 7 URTE ZUZENEAN
Diskoetxea: Argiak Diskak
Aurkezpena: Hemen gatoz Ken Zazpikook beste disko bat zazpi haizetara zabaldu nahian. Joan zen urtarrilaren 3an Donostiako Victoria Eugenia antzokian zuzenean grabatutako CD eta DVD dokumental berezi batekin gatoz oraingoan. Baina ez hori bakarrik.
Urtebetetze berezi hau entzuleekin ospatu nahi dugu, eta lan hau da gure eskerrak emateko era. "KenZazpi Urte Zuzenean" CD-DVD-ak, zuzenean daramatzagun zazpi urteak biltzen ditu kantuz eta irudiz. Taldearen bizitza disko batean. Zazpi urte bete dira lehenengo diskoa argitaratu genuenetik, eta hori aitzakia hartuta, Arriagan hasitako bira ikaragarri horretako azken kontzertua mimoz grabatu eta argitaratzea pentsatu genuen. CD-DVD honetan gure ibilbide osoko abesti gogokoenak bildu ditugu, guretzat berezienak direnak eta entzuleek berezi egin dituztenak. Horien ondoan bidelagun izan ditugunen hitzak eta elkarrizketak tartekatu ditugu. "KenZazpi Urte Zuzenean" lanean kantuak, irudiak, elkarrizketak, iruzkinak... eta emozioa biltzen dira.
Zazpi urte bete ditugun honetan, eskerrak eman nahi dizkiegu entzuleei: haiei eskainia da lan hau. Gu zuzeneko taldea gara, eta gure zuzenekoetan publikoarekin sortzen den hartu-eman ikaragarria da CD-DVD honetan islatu nahi izan duguna. Emozioa ispilu aurrean jartzea izan da. Entzulea bera delako taldeko zazpigarren kidea.
Gure zazpigarren urteurrenean, gainera, zigilu propioa sortu ("Argiak diskak") eta guk geuk atera dugu diskoa. Disko honetan artisau lana egin dugu, eta hasieratik bukaerara guk gidatu dugu prozesu osoa, xehetasunik txikienera arte. Talde-lana izan da, eta ez taldekideen artekoa bakarrik. KenZazpi familia handia bihurtu da zazpi urtean, eta gure betiko jendearekin egin dugu lan. Harro eta pozik gatoz.
Ilusioz beteta gatoz, ibilbide osoan ikasitakoa soinean, baina zazpi urteko ume baten gogoarekin eta irrikarekin. Kontzertu gutxi batzuk eskainiko ditugu neguan, areto itxietan, urteurren hau gure entzuleekin bertatik bertara ospatu nahian. Udan buru-belarri grabaketa lanei ekingo diegu berriro, hurrengo lana amaitzeko. Orain aurkeztuko ditugun zuzeneko hauetan, ohiko kantuez gain, normalean jotzen ez ditugunak eta oraindik grabatu gabeko kantu argitaragabe batzuk ere joko ditugu. Kontzertu hauetan taldearen iragana, oraina eta geroa islatuko dira. Biluztu egingo gara.
Askotan galdetu digute zein den Kenzazpiren sekretua. CD-DVD dokumental honetan aurkituko duzu erantzuna.
Iturria: www.elkar.com
|
| KEPA JUNKERA |
|
 |
Izenburua: KALEA
Diskoetxea: Elkar
Aurkezpena: Iaz "Etxea" diskoarekin (salmenta-zerrendako 10.a izan zena) ekindako euskal kanta tradizionalen trilogiaren bigarren zatia da "Kalea".
Oraingo honetan, Amerikara bidaiatu du Kepak, Txileko, Kolonbiako, Argentinako edo Brasilgo artista batzuekin elkartzeko eta euskal kantarik ederrenetako batzuk euskaraz grabatzeko: Juanes, Lila Downs, Pablo Milanés, Ximena Sariñana, León Gieco, Lito Vitale, Carlinhos Antunes edo Patricia Sosa, besteak beste. Proiektu honek antzinako hizkuntza den euskararen mugaz haraindi doa.
"Kalea" CD bikoitzak 24 kanta barne hartzen ditu, eta luxuzko formatua du: libreto luzea, testuekin, kanta bakoitzaren iruzkinekin eta euskarazko eta gaztelaniazko hitzekin.
Iturria: www.elkar.com
|
| RUPER ORDORIKA |
|
 |
Izenburua: HAIZEA GARIZUMAKOA
Diskoetxea: Elkar
Aurkezpena: Ruper Ordorikaren disko berria, ohitura denez, kalitate mailarik altuenaren laguntzarekin dator, melodia iradokitzaileak, bizitzaren zentzuaz beteriko mezuak...
Kantu berriak dakarzki lan berri honetan, ahoz eta bihotzez urteen poderioz lortu duen publiko fidelarentzat. Kantatzeko era zuzena eta erakargarria izango ditugu oraingoan ere guretzat lagungarri.
Iturria: www.e-boza.com
|
| GOSE |
|
 |
Izenburua: GOSE III
Diskoetxea: Gor
Aurkezpena: Gose taldea hirukoa da (Ines Osinaga -ahotsa eta trikia-, Iñaki Bengoa -sekuentziak, programazioak eta erritmoak-, Osoron -gitarra eta baxua-) eta 2004an sortu zen Arrasaten (Gipuzkoa).
Gose taldea hirugarren lanera iritsi da. Gose taldea musika jateko, Euskal Herriko triki-pop musika eta, tradizioa iraultzeko, musikari berrikuntzak ezartzeko eta bide berriak urratzeko sortu zen, eta gainera, plazer handiz. Gose taldearentzat gosea plazera da, gero hori asetuko duen jakia ahoan badago. Plazera entzumenean, plazera ikusmenean.
Gose taldeak beti pentsatu izan du itxuraren azokan horri aurre egiteko modurik egokiena jarrera musikatua dela, hitz esanguratsuaz hornitua. Gose taldeak hiru zutabe nagusi ditu. Hiru musikari, hiru zutabe. Musika-habeak, hitz-habeak, jarrera-estetika-habeak. Hiru musikari eta zutabe bakoitzari hainbat habe sendo zutik eusteko egitura guztiari. Zutabe bakoitzari zutabe-laguntzaileak atera zaizkio. Inoiz baino argiago eta garbiago agertzen da Gose taldearen espazio oro (musika, hitza eta jarrera-estetika).
Gose taldea hainbat musika estilo eta jario desberdinen bilgunea da. Gose taldeari trikiak eransten dion substantibo eta izena world-music da. Gitarrek atxekitzen diotena rock eta punkaren ukitua da. Perkusio elektroniko eta programazioek musika elektroniko eta technoaren kutsua ezartzen diote. Gose taldeak entzulearen belarriak musika zipriztin ugariz bustitzen dituzte, eta beti dantzarako giro aproposak eskainiz. Folk alorreko world-musika, rock isuri zalapartatsua punkaren tantekin, techno klasiko eta trancearen zartada apartsua. Baltsa, paso-doblea, zingaroa, rapa, ezin da dena esan.
Gose taldea musika entzule aparta da. Entzuten dutena hausnartu eta emaitza biribila ateratzen da. Hitzak ez dira otzanak, beti prest mingainaren armarekin tiro egiteko. Giza arloa, politika giroa, sexuaren usain barnerakoia. Asmo argi eta garbia. Bizitzaren pasarteak ekarri dituzte hitzetara, ekintzetara. Jarrera-estetika landua, aldez aurretik sakon pentsatutakoa. Urrats guztien atzean ideiak garden, ezer gorde gabe. Gose taldeak hiru zutabe horiekin ohitu da aurrera joaten. Etenik gabe, hutsunei zirkin egiten.
Ohitura plazer bihurtuta. Gose taldeak hirugarren plazera plazaratu digu. Diskoan galduta berriro beste ohitura bat. Disko guztietan errepikatu den abestia ("Seaska kanta nire saltzaile maiteari"), sehaska abestiaren enegarren bertsioa bossa-novaren ikuspegitik.
Gose taldearen laugarren diskoak lau bat izango du eta zer kolore? Hurrengoa hobeagoa omen dator.
Iturria: www.elkar.com
|
| JEXUSMAI LOPETEGI |
|
 |
Izenburua: IZAR USO
Diskoetxea: Elkar
Aurkezpena: Bere bakarkako karreran bosgarren diskoa izanik, lehena da ordea ELKAR diskoetxearekin.
1970.ean eskenatokian hasi zenetik proiektu askotan ibili da Zarautzeko musikari eta kantaria. Konposizio mailan beti goian ibili izan da, curriculum luzea eta mamitsua jorratuta dauka. Hainbat taldetako kantari izandakoa, Akelarre taldea utzi zuenetik gelditu gabe aritu da Noizbehinka taldearekin pop freskoa eta heldua barreiatzen. Mikel Markez, Niko Etxart, Batiz, ... eta beste hainbat lagunez inguratu da lan honi azken puntua emateko.
Iturria: www.elkar.com
|
| MIKEL URDANGARIN |
|
 |
Izenburua: ZUBIA
Diskoetxea: Baga Biga Produkzioak
Aurkezpena: Mikel Urdangarin (Zornotza, 1971) abeslariaren disko berria urriaren 1ean argitaratuko da. Lan berriaren, hots, bederatzigarren diskoaren izenburua "Zubia" da eta uztaila hasieran Mikel F. Krutzaga soinu teknikariarekin batera sartu da grabatzera. "Zubia" diskoa Mikel Urdangarin musikariaren zortzigarren diskoa izango da. "Zubia" diskoaren gorputza soinu etereo, atmosferiko eta sentsualez beteta dago. Une gozoek noizbehinka indarra hartzen dute eta intentsitatea agerian ikusten da. Badira pop joerako tarteak ere. Mikel Urdangarinek aurreko diskoa bere kaxa argitaratu zuen, "Zubia", ordea, Baga-Biga diskoetxeak kaleratuko du.
|
|
  |
|
 |
 |
 |
 |
|
|
 |
 |
|
|
|
|