|
 |
albisteak |
 |
|
|
| |
|
|
|
| |
 |
|
|
|
|
 |
 |
|
|
|
|
| |
|
|
 |
 |
 |
|
|
|
 |
 |
 |
Pag. 1: [1] [2] [3] [4] [5]
| GASTEIZ BIG BAND: dantza egiteko eta ondo pasatzeko |
|
Biniloan argitaratutako bi emaitzen ostean, Gasteiz Big Band taldeak berebiziko urratsa egin du album hau aurkeztuta, izan ere, sendotu egiten du musika genero honen aurrean ageri duen ikusmolde guztiz berezia. Tradizioaren esanahiaz eta musika honek bere testuinguruan duen zentzuaz guztiz jabetuta, hots, jostatzeko, dantza egiteko eta ongi pasatzeko musika dela argi eta garbi edukita, XXI. mendeak berezko dituen koordenadetara egokitzen da ezin hobe. Honenbestez hots klasikoak eta joera berriak nahasi egiten dira modu bikainean, guztiz indarberritura, lan honetan agerikoa den bezala. Will Holland "Quantic" deituak iradokitako ideia interesgarriaren bidetik: trantsizio bidean den tradizioa.
Iturria: www.hotsak.com
|
| Fermin Muguruzak PINTXATU aurkeztu du |
|
Musikari irundarrak disko-liburua aurkeztu du gaur Donostiako "A Fuego Negro" jatetxean.
Fermin Muguruza ez da geldirik egoteko jaioa. Beti ditu proiektuak esku artean artista irundarrak eta, orain, sukaldaritza eta musika uztartuko dituen disko-liburua aurkeztu du: "Pintxatu".
"Talka Records" bere diskoetxeak argitaratuko du lana eta Donostiako "A Fuego Negro" jatetxean egin dute aurkezpena. Bertan, aurkezpena egiteaz gain, zenbait kantutan oinarritutako pintxoen dastaketa ere egin dute. Musika sukaldaritzan inspirazio iturri izan daitekeela erakutsiko digu lan berezi horrek.
Disko-liburuan musikari hauen guztien abestietan oinarritutako pintxoen errezetak topa ditzakegu: Zion Train, Make & P3Z, Chalart 58, Mungo´s HIFI, Kamikaze, Daddy Jeff, Euskal Tropela, Makala, Rude, Domesticjazzcollective, Rob Smith, Safaa Arapiyat, Fermin Muguruza, Elphomega, Rasca y Pica & Tom Tom Makuts, Krak in DUB, Selector Matanzas, Rude & BAD Sound System, Sorkun eta Etienne Larsen. Gainera, Alex Iturraldek pintxoei argazkiak atera dizkie eta David Navascues diseinatzaileak proposamen bakoitzaren indar kreatiboa isladatzen duten ilustrazioak sortu ditu.
19 pintxoren errezetak (euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez), ilustrazioak eta argazkiak jasotzen dituen 100 orrialdeko kolorezko liburua eta inspirazio iturri gisa erabilitako 19 abestiak biltzen dituen CDa.
Iturria: www.eitb.com
|
| KEMEN LERTXUNDI: disko berria |
|
Kemen Lertxundi poeta eta musikari gazteak argitaratzen duen bigarren lana da "Begi berriak atzo gaueko irudientzat". Bertan hamar kantu berri, testu propioak eta Leonard Cohenen bertsio bat jaso ditu.
Diskoa, aurtengo udan grabatu zen Azkarateko Katarain estudioan, Jonan Ordorika teknikariarekin eta urriaren amaieran izango da eskuragarri Gaztelupeko Hotsaken eskutik.
Era akustikoan, kapaza da akorde gutxi batzuekin abestiak intentsitatez betetzeko, sosegatu eta gertuko. Dena den, aipatzekoa da musikari lagunek egindako lana, kantuen hezurdura mamituz eta osatuz.
Azken honetan ederto erakusten du ondarrutarrak musika eta hitzetarako duen trebetasuna. Entzumen zorrotzentzat.
Iturria: www.hotsak.com
|
| UEK bueltan da bere 10. urteurrena ospatuz |
|
UEK taldearen 10. urteurrena ospatzeko bilduma eta kantu berriak.
Urte beteko etenaldi bat hartu ondoren, Uek bueltan da.
U10 izango da urrian kaleratuko den bildumaren izenburua. Azken hiru urteetan zehar jo duten set-lista osatzen dituzten abestiez gain, Michael Jacksonen "Beat it", "Eskua sartu nuen" eta "Denbora galduaren jabe berriak" bertsio akustikoak eta taldearen bideoklipak aurkitu ahal izango dira.
Hiru abesti berri ere grabatu dituzte bildumarako, "Gordetako ilusioak", "Gizaki ikusiezinak" eta "Zure presentzia", taldearen lehen material berria (Uhinak, 2007) bere azken diskoa kaleratu zenetik.
Taldean aldaketak egon dira eta kantu berrien grabazioan Iban Zugarramurdi bateria jotzailea izan bada ere zuzenetan Asier Aristondo izango da partaide berria. Haritz Harreguyrekin errepikatu dute ekoizpen lanetan. Gaztelupeko hotsak" sigiluak argitaratuko du.
Iturria: www.hotsak.com
|
| Maria-Mercè Marçali omenaldia |
|
Jabier Muguruza kantariak Maria-Mercè Marçal zenaren omenezko diskoan parte hartu du, poetaren heriotzaren hamargarren urtemugan.
Euskal musikariak, kanta bat konposatu eta abestu du, idazle ezagunaren "Tan petita i ja saps" poematik abiaturik.
Muguruzak, Mikel Azpiroz pianojolearen laguntzaz grabatu du, eta, St. Jordi egunean argitaratuko den omenezko diskoan, punta-puntako kantari katalanek parte hartu dute; besteak beste: María del Mar Bonet, Toti Soler, Lidia Pujol, Marina Rossell eta Gerard Quintana.
Iturria: Elkarlanean.com
|
| 121dB taldearen 2. CDa: -ASSAIG/ERROR- |
|
121dB taldea bere bigarren CDa, "Assaig/Error" bukatzen ari da.
Valentziarrak jo eta ke dabiltza; haien bigarren CDa, "Assaig/Error" bukatzen ari diren bitartean hainbat kontzertu eeskaintzen ari dira. Gogora ezazue haien lehenengo Cda, "Equilàter", Rock Zone, Mondosonoro edota Rock de Lux bezalako aldizkariek 2008ko estatuko diskorik hoberenetarikoa izendatu zutela.
Gor diskoak
|
| KEROBIA -PAPERA ETA KARTOIA 2- |
|
KEROBIA: "Papera eta Kartoia" lan berriaren aurrerapena.
KEROBIA, EITBko Gaztea Irratiak antolatutako 2009ko Gaztea Sarietan "Euskadiko gazte talderik hoberena" izendatua izan ostean, beraien lehenengo singlea entzun ahal izanen dugu, "Nondik irtetzen da barrura", haien trilogiaren bigarren alearen aurrerapen bezala; "Papera eta Kartoia".
Orain, nahi baduzu, hemendik deskarga dezakezu.
CDa taldearen webgunean izanen duzue eskuragai: www.kerobia.com Maiatzaren 26tik aurrera.
"Papera eta kartoia" KEROBIAk aurkezten duen trilogiaren bigarren alea da. "Materia organikoa eta gainerakoak" argitaratu ondoren, lan berri hau gogoeta eta konposizioan eszenatoki berrien bilaketan oinarritzen da. Taldeak eskeintzen duen emaitza "Rose Escargot" eta trilogiaren lehenego zatiaren arteko oreka bat da, beste behin ere joera berrituak uztartuz. Testuak, kerobiaren lanetan ohikoa den bezala, berebiziko pisua mantentzen du kantuen barruan, hari lotzaile papera hartuz.
Iturria: Gor diskoak
|
| MORRISEY |
|
Kalean da idatzizko lan berri hau!!! MORRISEY (&THE SMITHS) HILDAKOAN IZANGO NAIZ FAMATUA. Jorge Gil Munarriz. Morrisey, edonola, The Smiths 1980ko hamarkadan Ingalaterran izan zen pop independentearen talderik hauskorrenaren, malenkoniatsuenaren eta ahaztezinenaren abeslari eta espiritu menderakaitza izan da beti.
Iturria: Karramarro Aldizkaria, 22. zenbakia, 10. orrialdea.
|
| Rafa Rueda: ZUHAITZ OKERRETAN GORA NOA |
|
Rafa Rueda gitarra jole eta abeslariak "Zuhaitz okerretan gora noa" diskoa aurkeztuko du, urtarrilaren 30ean, 21:00etan, Imanol Larzabal aretoan, Donostian, Antiguako Lugaritz Kultur Etxean. Sarrera: 6 €.
Kantu gehienetako hitzak egilearenak dira, baina badira euskal idazle nahiz bertsolarien hitzak ere: Unai Iturriaga (Jira eta buelta), Kirmen Uribe (Bizipoza zer den), Gotzon Barandiaran (Auzo berriren batean), Jonh Cale (Paris 1919) eta Edorta Jimenezen (Kolibria).
Iturria: www.euskaraz.net
|
| KEPA JUNKERA |
|
Kepa Junkeraren disko berria, “Etxea” .
Disko honek euskal abesti tradizionalak bildu ditu, goi mailako artistek euskaraz abestu dituztenak: Santiago Auserón, Calamaro, Estrella Morente, Lluis Llach, Loquillo, Pedro Guerra, Miguel Ríos, Jaime Urrutia, Ginesa Ortega, Ana Belén eta Victor Manuel, Dulce Pontes, Miguel Bosé, Pau Donés edo Luis Eduardo Aute. 42 abeslariek eta 15 musikariek, hala nola, Michel Camilo, Jose Antonio Ramos edo Chano Dominguez musikari gailenek, hizkuntzaren mugaz haraindi doan disko eder hau itxuratzen dute. “Extra” luxuzko formatuan kaleratu da; digipack “slipcase”rekin eta bi libreto (32 orrialde bana), argazkiekin, Kepa Junkeraren eta Jose Saramagoren testuekin (hitzak, euskaraz ez ezik, gaztelaniaz eta portugaleraz ere).
Iturria: www.elkar.com
|
|
|
  |
|
 |
 |
 |
 |
|
|
 |
 |
|
|
|
|