Harremana | Web Mapa | Eskuragarritasuna
Prentsa gunea Ibaizabali buruz
2010.eko Irailaren 6a
 
Home > Seme-alabekin > Aisialdirako proposamenak
Español | English
GURE PRODUKTUAK
DENDA
KULTURAZ BLAI
TXOKO GAZTEA
IRAKASLEEN GUNEA
SEME-ALABEKIN
Gomendatutako Irakurgaia
Gurasoen Foroa
Haurrentzako Produktuak
Albisteak eta Elkarrizketak
Aisialdirako Proposamenak
Semeei ikasten lagundu (Aholku pedagogikoak)
BANATZAILEAK
NOBEDADEAK
Hizkuntzan Trebatzen (I) -i.bai hi- Hizkuntzan Trebatzen (I) -i.bai hi-
Prezioa 0,00 €
 
IDENTIFIKAZIOA
Erabiltzailea
Pasahitza
Sartu
aisialdirako proposamenak
AISIALDIRAKO prposamenA
 
NAFARROA OINEZ 2009 Etxarri Aranazen
06-09-2010

Etxarri Aranazeko Andra Mari ikastolak antolatuta: 2009-10-18.

2009ko Oinezen mezua gure leloak biltzen du: TXIKIAK HANDI.

Andra Mari ikastola txikia da. Ikastola osatzen duten herriak ere txikiak dira. Gure herrialdea (Euskal Herria) txikia da. Eta nola ez, gure hizkuntza, euskara, hizkuntza gutxitua da.

Baina txikiak izanda ere sendoak gara, indartsuak, eta etorkizun handikoak. Gure ikastolak, esate baterako, 40 urte bete ditu, eta 3. Oinez du hurrengoa. Oinarri sendoak dituen ikastetxea gara, beraz, eta gure proiektuak sustrai zabalak ditu. "Txikiak handi" da gure leloa. Txikiak kopuruetan eta bitartekoetan, baina handiak ilusioetan eta asmoetan.

Logoaren azalpena

2009ko Nafarroa Oinezek protagonista paregabea dauka: ARGIÑE ipurtargia, gure maskota xarmangarria. Eragin.com enpresako Martin Etxauri marrazkilariak diseinatua da. Ipurtargia aukeratu dugu gure mezu eta proiektuaren sinbolo gisa, besteak beste, bertakoa delako, atsegina, jatorra, maitagarria eta berezia delako. Atsegin zaigu, eta xamurtasuna eragiten digu.

Ipurtargiak, gainera, oso ongi adierazten du Oinez 2009an landu behar den gai nagusia: HIZKUNTZA GUTXITUAK. Ipurtargiaren 2000 espezie inguru sailkatu omen dira, gutxi gorabehera, hau da, munduan dauden hizkuntza gutxituen kopuru berdina. Hizkuntza horiek ipurtargi txikiak dira, hizkuntza-globalizazioaren iluntasunean berezko argitasunez distira egiten dutenak, itzali nahi diguten argitasuna. Aurre egiten diete gaueko neonen inbasioari eta argiaren kutsadurari, denak berdin izatea nahi duen horri, inork berezko distira izatea nahi ez duen horri.

Argiñe maskota: logotipo bat baino gehiago

Argiñe ipurtargia, 2009ko maskota zoragarria da. Dirdiratsu eta alaia da; bizi-bizia, hitzontzia eta maitagarria. Gauza asko dakizki, eta han eta hemen ibiltzen da istorioak kontatzen. Lagun handiak ditu ikastoletan, eta ikastoletatik kanpo. Asko gustatzen zaizkio hizkuntzak. Izan ere, badaki hizkuntza askotan Kaixo neska-mutilok! esaten. Eta gehien gustatzen zaizkionak hizkuntza txikiak dira, euskara bezalakoak. Jakina! Bera ere txiki da eta!

Argiñe ipurtargi kume emea da. Eta gainontzeko ipurtargiek bezala argi bat dauka atzeko aldean. Beraz, bere handitasuna horretan datza: argi horri esker urrutitik ikusten zaio, eta nahi duenari bidea argitzen dio atzetik joateko.

Informazio gehiagorako: www.nafarroaoinez.net
Proposamen gehiago
Ibaizabal Argitaletxearen ingurunea:  
Deier
Ibaizabal LUIS VIVES argitaletxe taldearen parte da.