X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Gomendatzen dizuguna

Bidaiatzeko irakurtzea: udako gomendioak 8 urtetik aurrera

Noiz argitaratua 2019/07/24

Oporraldi honetan, liburu on bat hartu eta hegan egitera animatu nahi zaitugu. Hemen erakutsiko dizugu nola. Gozatu bidaiaz!
 
«Liburuan bidaiatzeko» jarraibideak: igo orrira, irakurri, egin hegan, gozatu, erregistratu ikusitakoa, entzun sentitutakoa, itzuli, partekatu zure irakurketa. Erraza, ezta? Orain zure hegaldia hartzea besterik ez zaizu falta.
 
Zure irudimena eta adimena sustatzea atsegin baduzu, elkarrekiko laguntza eta laguntasunaren balioan sakontzen duzun bitartean, abenturen liburu kitzikagarri honek norbere buruarenganako segurtasuna eta norberaren balioa lantzen lagunduko dizu. Besomotz. Banpiroen istorioak txunditzen bazaituzte, askotan sentitzen baduzu zure ustez lekuz kanpo eta bakarrik zaudela… Vlad bilduma beldurgarri eta dibertigarri honetako liburuek lagunduko dizute laguntasunaren, asmamenaren, norbere burua gainditzearen, zintzotasunaren edo talde lanaren balioetan sakontzen: Transilvaniako bisita edo Sekretuak agerian. Baina zuk nahi duzuna munduko detektibe onena izatea baldin bada, Billinghurst gazteluaren kasu bitxia liburuarekin hastea gomendatzen dizugu; steampunk estetikan girotutako lana da: misterioa argitzeko gai izango zara?
 
Udako oporraldi ona izan!