X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Aurkezpena

Aurkezpenas

Balioak dituzten pertsonak egiten laguntzen dugu

  • Balioak dituzten pertsonak hezteko garaian, euskal hezitzaileentzako eta familientzako erreferente izan nahi dugu.
  • Kristau humanismoa ardatz hartuta, haur eta gazteei XXI. mendeko euskal gizartean bizitzeko beharrezko gaitasunak lantzen laguntzen diegu.
  • Hezkuntza eta euskara euskal gizartearen berrikuntzarekin dugun konpromisoaren zati garrantzitsuak dira.
  • Zure eguneroko lanean lagundu nahi dizugu, zure ikasleek euskal curriculumean ezarritako gaitasunak eskura ditzaten.
  • Irakurketaren bidez, zure seme-alaben irudimena garatzen lagunduko dizugu.
  • Gure bazkideei eta kolaboratzaileei esker, proiektu garrantzitsuak gauzatzeko eta gure ezagutza aberasteko aukera izan dugu.

Hori dela eta, 1990 urteaz geroztik etengabe hazi gara, euskal argitaletxeen merkatuan lidergoa lortu arte. Gaur egun % 12 inguruko merkatu kuota dugu, bai eskola liburuei, bai eta haur eta gazte literaturari dagokionez ere. 20 urte hauetan 2.500 liburu argitaratu ditugu. 32 pertsonaz osatutako lantaldea gara: hezkuntza edukietan adituak, merkaturatzean eta marketinean adituak eta liburuen banaketan adituak. Logistika zentro bat ere badugu.